Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Ezberdintasunak eta pobrezia Europan

Ezberdintasunak eta pobrezia Europan

2015/10/06
Aurtengo irailak 9an Intermon Oxfamek "Europa gehiengoentzat, ez eliteentzat" txostena argitaratu du. Bertan, ezberdintasunak eta pobrezia jorratzeaz gain, faktore eragileak eta konponbiderako proposamenak garatzen ditu Europar Batasunaren baitan; nabarmenduz azken urteotan inposatzen ari diren politika neoliberalek pertsonengan dituzten eraginak.

ELA Azterketa Bulegoko buletinaAzterketa Bulegoko 43. Buletinetik hartua

Intermon OXFAM-en txostena

Gizarte eta ekonomi alorrean, txostenak argi eta   garbi   adierazten   du   Europako   hainbat lurraldek   oso   altuak   diren   langabezia   tasak pairatzen dituztela (zehazki %15etik gorakoak diren kasuetan, Hego Euskal Herrian gertatzen ari   den   bezalaxe)   eta,   gainera,   lana   duten pertsona   askok   ez   dutela   inondik   inora bermatua   bizi   kalitate   duin   bat   langileriak pairatu duen eros-ahalmenaren murrizketaren ondorioz.   Are   gehiago,   2013an   partaideren batek   lan   egiten   zuen   etxeen   %9a   pobrezia arriskuan   zegoen   lan   egin   arren,   guztira   8,5 milioi   pertsonak   jasaten   zuen   egoera   izanik Europa mailan.

Murrizketen   eta   neoliberalismoaren   ildo horretan jarraitu ezkero, Oxfamek aurreikusten du egoerak are okerragora egingo duela era azkarragoan: hurrengo 10 urteetan 15 eta 25 milioi   pertsona   inguru   gehiago   egongo   dira pobrezian

Eta   egoera   okerrera   doa,   egun   123   milioi pertsona   baitaude   pobrezian   Europar Batasunean,   biztanleria   osoaren   laurdena izanik;   2008an   116   milioi   pertsona   zirelarik egoera   horretan   zeudenak.   Beraz,   gure kontinentean lau pertsonatik bat txiro izateko arriskuan   dago   eta,   are   gehiago,   pobrezia egoera   hau   handitu   egin   da   7   milioi pertsonatan 2008 urteaz geroztik: urtero milioi bat   pertsonatan   hazi   da   Europako   txiro kopurua 2008 urtetik gaur arte.

Murrizketen   eta   neoliberalismoaren   ildo horretan jarraitu ezkero, Oxfamek aurreikusten du egoerak are okerragora egingo duela era azkarragoan: hurrengo 10 urteetan 15 eta 25 milioi   pertsona   inguru   gehiago   egongo   dira pobrezian,   igarotzen   den   urte   bakoitzeko   bi milioi   pertsona   gehiago   egongo   direlarik pobrezia egoeran 2025 urtea bitartean.

Aitzitik, aberatsenak are aberatsagoak dira eta euren aberastasuna handitzen jarraitzen dute; datu deigarria da 2002an 100 pertsona inguru zeudela Europar Batasunean mila milioi euro baino gehiago zituztenak, 2013rako pertsona kopurua bikoiztu zelarik eta 2014an 300 baino gehiago ziren bitartean, aurten 350 inguru dira jada.

Adibide   gisa   Oxfamek   egindako   ondorengo irudia islatzen dugu, pertsonek taldeka duten aberastasun kopurua adierazten duena. Bertan, biztanleriaren   %1   aberatsenak   aberastasun guztiaren   %31a   duela   ikusi   daiteke   (biztanle txiroenen   %90ak   duen   beste)   eta   %10 aberatsenak   aberastasunaren   %69a   duen bitartean,   txiroenen   diren   %40ak   soilik aberastasunaren %1a duelarik.

OXFAM

Gainera,   Oxfamek   dio   guzti   hau   ez   dela kasualitate   hutsa   eta   norbanako   bakoitzak dituen   ezaugarrien   arabera   probabilitate ezberdinak daudela txiro edo aberatsa izateko. Horrela, emakumeak, gazteak eta imigranteak dira pobrezia gehien pairatzen dutenak; aldiz, aberatsen   artean   kolektibo   nagusia   adineko gizonez osoturik dago.

Gastu   publikoaren   murrizketek, fiskalitate-sistema   injustuen   ezarpenek, zerbitzu   publikoen   pribatizazioek   eta   langile klasearen aurkako erasoek sorturiko eraginak zehazten ditu txostenak, langileen eskubideen gainbehera   eta   negoziazio   kolektiboan egondako   urradurak   azpimarratuz   sorburu nagusi gisa

Eredu gisa, besteak beste, esan beharra dago emakumeek dituzten soldatak gizonenak baino %16   baxuagoak   direla   Europar   Batasunean (emakume   pentsiodunek   %39   gutxiagoko errentak dituzte lan-bizitzan duten prekarietate altuagoagatik) eta gizonek jasan duten soldata jaitsiera izan dela emakume eta gizonen arteko soldata   ezberdintasunak   murriztu   dituen arrazoi   nagusia,   beste   neurri   edota   politika guztien gainetik.

Deigarria da ere, lehen aldiz, pobrezia gehien jasaten duen kolektiboa pertsona nagusiena ez izatea, jada 30 urtetik beherako gazteena baita: gaur egun, Europako gazteen %32a pobrezia egoera arriskuan bizi da.

Eta   guzti   hau   eragin   duena   ere   ez   da kasualitatea. Oxfamek politika neoliberalak eta murrizketak   jartzen   ditu   ikusmiran,   baita demokrazia   errealaren   falta   ere,   zuzenean loturik   enpresen   lobbiek   duten   gehiegizko boterearekin   eta   darabilten   gardentasun ezarekin.

Zehazki,   gastu   publikoaren   murrizketek, fiskalitate-sistema   injustuen   ezarpenek, zerbitzu   publikoen   pribatizazioek   eta   langile klasearen aurkako erasoek sorturiko eraginak zehazten ditu txostenak, langileen eskubideen gainbehera   eta   negoziazio   kolektiboan egondako   urradurak   azpimarratuz   sorburu nagusi gisa.

Egoerak okerrera egin ez dezan eta gizartean dagoen oreka makala guztiz suntsitu ez dadin, gobernuz kanpoko erakunde honek oinarrizko hainbat   gomendio   ematen   ditu,   hala   nola: demokrazia   indartzea   aktore   guztien partaidetza   sustatzea   eta   argitasuna   eta gardentasuna   areagotzea,   lobbien   eta   ate birakarien kontrola handitu behar delarik ere.

Gainera,   ongizate   gizartea   bere   osotasunean gauzatu   dadin   pertsona   guztien   onerako, denon eskubideen bermatzailea izan behar du, hezkuntza eta osasun sistema publiko, dohain eta   unibertsaletatik   abiatuz   eta   ahulenen gizarte-babeserako   sistema   egoki   batekin osotuz.   Ongizate   gizarte   hau   soldata   duinak dituen enplegu duinak sortzera bideratua egon behar   da,   Oxfamen   ustez   krisiaren   irteera pertsonengan   eta   enpleguetan   inbertituz emango   baita,   eta   gizon   eta   emakumeen arteko ezberdintasunak murriztuz eta ordaindu gabeko lanen balioa onartuz ere.

Zerga-sistemari   dagokionez,   are progresiboagoa izan behar dela azpimarratzen du,   aberatsek   eta   enpresa   handiek   zerga gehiago eta handiagoak ordaindu ditzaten, eta zerga saihespena eta ihesa ekidin behar direla. Horretarako   Europa   mailako   zerga   alor   bat adosteko premia zehazten du, kooperazioa eta berdintasuna sustatuko dituena oraingo ilunpe eta lehia ordezkatuz.

ELAn   ondorio   hauekin   bat   egiten   dugu, baitakigu berdintasunean eta gizarte justizian oinarritzen ez den ongizate gizarterik ezin dela egon.   Horretarako,   lehen   urratsak   politika neoliberalak eta horiek sustengatzen dituzten ate birakariekin amaitzea direlarik.