Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Ostiraleko artikuluak, Greziara begira

Ostiraleko artikuluak, Greziara begira

2015/07/21
Gaiak piztu duen interesak bultzatuta, Greziari eskaini diogu aste honetako Ostiraleko Artikuluen bilduma. Jarraian aurkezten dizkizuegu bertan nabarmendutako bost artikuluak. Horretaz gain, beste artikulu sorta bat ere gomendatzen dizuegu.


Irakurri Ostiraleko Artikuluak

 

 

 

Zaila da oso Grezian gertatzen ari dena gertutik jarraitu, eta are gehiago ulertzea. Gaia jarraitu segitu izateko kanalik egokiena, seguru asko ez da ohiko prentsa izan:, baizik eta sare sozialak, bereziki gau eta egun txio-txioka ibili den Twitter. Unean uneko egoeraren irudi bat izateko, prentsako titularrak aztertu baino, hobe Twitterren bolo-bolo zebiltzan joera-nagusiak (trending topic) begiratzea. Traolaren atzetik jaio dira hainbat eta hainbat hitz, esaera edo lelo berri. Gaurdaino Greziatik kanpo inork gutxik jakingo zuen erreferendumean garaile izan den #OXI hitzaren esanahia. #Grexit mehatxupean ospatu zen #Greferendum horren ostean, ustekabean harrapatu gintuen hirugarren erreskateak, #greekment delakoak, alegia. Hurrengo egunetan txorrotxio guztien artean nagusi, #ThisIsAaCoup izan genuen. Estatu Kolpea da, Estatu Kolpea da!

Nahasmen handi honen barruan, lezio bakan batzuk behintzat, argi geratu zaizkigu.

  1. Gatazka politikoa da, erabat ideologikoa. Margaret Thatcherren “There is no alternative” (Ez dago inolako alternatibarik) garaile atera da.

  2. Europako Batasunean indar korrelazioa zertan dagoen erakutsi digu egoerak: Greziak ez du Europan aliaturik izan.

  3. Europako Batasunean, posible da Estatu Kolpe bat ematea tankerik atera gabe. Nahikoa da finantza-armak erakutsi eta gerra ideologikoan aurre hartzeko, komunikabideak kontrolatuta izatea.

 

Greziar gobernu eta legebiltzarraren kapitulazioaren gainean, Greziako egoerari buruzko oharrak, Eric Toussaint (Notas sobre la situación en Grecia con la capitulación del gobierno y del parlamento griegos)

Greziako Gobernu eta Legebiltzarrak hartzekodunen aurrean (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Moneta Funtsa) egin duen kapitulazioaren ondotik, gobernuaren baitan berehalako aldaketak ikusi ditugu. Alexis Tsipras-ek joan den uztailaren 13an akordioaren aurka agertu ziren ei ministro eta ministro-ordezkatu ditu, eta haien lekuan, norabide berria sostengatzen dituen Syrizako kideak jarri ditu. (...) Syrizako zuzendaritzaren zati bate, eta noski eskuineko guztiek, Zoe Konstantopoulou gainetik kentzeko gogoz daude, honek enbarazu egiten baitu boteredunen klasearen eta hartzekodunen aurrean daukaten menpeko jarrera. Baina Zoe Konstantopououk ez dauka amore emateko asmorik...

Eurotik irtetea, aukera historikoa, Kostas Lapavitsas, Le Monde Diplomatique, uztaila 2015.(Salir del euro, una ocasión histórica)

" (...) Aspalditik, alderdiaren jarrera ofizialaren arabera, posible da errotiko aldaketak abian jartzea Europako Moneta Batasuna utzi gabe. Hala ere, hartzekodunen jarrera mugiezinak alderdia eta hautesleak beren analisia berrikustera bultzatu ditu. Hartzekodunen xantaiak eraginda, default egoerak eta euroa uztearen ideiak geroz eta arrakasta handiagoa du langileriarekin, pobreen eta behe-mailako klase ertainaren artean.”

Greziako Ikasbideak Mikel Noval, 2015/07/17

Mikel_Noval"Grezian gertatu denak agerian uzten du Europan agintzen dutenek ez dutela bihotzik. Euren helburua zen Grezian bestelako politika batzuk egin zitezen galaraztea, biztanleriaren zati handi bat pobreziara eraman duten erabakiak baztertzeko aukera zapuztea; bada, lortu dute. Zergatik onartu du Tsiprasek Greziako herriak erreferendumean arbuiatu zuena baino akordio are okerragoa? Gertatu denetik ikasbide ugari atera daiteke. Hauetako batzuk aipatuko ditugu"

Ez dut horrelakorik onartuko, ez dezatela niregandik halakorik espero, Yanis Varoufakis ministro-ohiari elkarrizketa, El País 2015/07/14 (No voy a aceptar esto, que no cuenten conmigo)

“Gure eurogunea leku desorosoa da pertsona zintzoentzat. Ez nintzateke harrituko (Tsipras) bertan geratuko balitze eta akordio penagarri bat onartuko balu. Ulertzen dut, sostengua eman digutenekin zorretan sentitzea, eta gure herria hutsegin duen Estatu bilakatzea nahi ez izatea. Baina ez dut iritziz aldatuko ... Ez nago onartzeko prest. Ez dezatela niregandik halakorik espero...

(Jatorrizko bertsio osotua, New Statesman)

Grexit bat onartuko zenuke (Greziak euroa uztea)?” Galdera delako Charles Michel batek jaurtiko balit (2014tik Belgikako lehen ministroa), oso probablea ez dena, antzarrak ferratzera bidaliko nuke. Esango nioke Greziako zorra ezeztatu eta greziar gobernuak austeritatearekin amaitzeko duen eskubidearen alde nagoela esango nioke, hautesleek (joan den urtarrilaren 25ean) eskatu eta referendumean greziarren %61ak berretsi bezala. Ez dezatela espero Schauble, Dijsselbloem, Van Overtveldt eta bestelako “bene-benetako finlandiarren” alde agertuko naizenik, Grezia haien klub-etik bota nahi dutelako haien gusturako nahikoa aberatsa ez izategatik. Herrien autodeterminaziorako eskubidearen alde dagoen ezkerreko militante internazionalista batek, eman lezakeen erantzunik duinena dela horixe."

--------------------------------------------------------------------------------

Greziako panoraman nabarmendu beharreko den piezetako bat, zalantzarik gabe, Zoe Konstantopoulou dugu, Greziar Parlamentuko presidentea. Duela ia sei hilabete Alexis Tsiprasek bere gobernu taldea aurkeztu zuenean, aise kritikatu genuen ministroen artean emakume bakar bat ere aukeratu ez izana. Baina, hasiera horretan bakanen batek bistaratu eta nabarmendu zuen, gobernuko postu garrantzitsuagoetan emakumeen presentzia egon bazegoela. Zoe Konstantopoulouk azken hilabeteetan jokatu duen funtzioak, berebiziko garrantzia izan du, bereziki bi bidetatik. Batetik, bere ekimenez eratutako Greziako zorraren Egiaren Batzordea eta zorra ikuskatu ostean argitara eman zen txostena irmoki defendatu dituelako. Bestetik, Yanis Varoufakis eta beste gobernukide batzuekin batera, hirugarren Memorandumaren aurka azaldu delako. Bere bi testu irakurtzea proposatzen dizuegu:

- Referendumaren hurrengo egunetan Europako Legebiltzarreko buru den Martin Schulz-i idatziko gutuna. (Para el Presidente del Parlamento Europeo Señor Martin Schulz)

- 3. memorandumaren bozketa egunean, bere ezezko jarrera sostengatzeko emandako diskurtsoa: - “NO a los ultimátum, NO al memorando de la servidumbre”

Eric Toussaint, Greziako zorra ikuskatu zuen Batzordeko buruak, Alexis Tsipras eta hartzekodunek Bruselan adostutako hitzarmenaren aurrean, alternatiba sorta proposatzen du: "Una posible alternativa al plan negociado en Bruselas entre Alexis Tsipras y los acreedores".

Atenastik bertatik bai sare sozialen bidez (Twitter), baita elkarrizketa eta prentsara bidalitako kroniken bidez, informatuta mantendu gaituzten kazetarien artean, Hibai Arbide (@Hibai_) ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Besteak beste Contexto y Acción aldizkariko korrespontsala dugu, eta “Tsipras nos has engañado” (Tsipras engainatu gaituzu) artikuluarekin has zaitezkete. Twitterren mugitzen zaretenontzat, euskaraz eta gaztelaniaz aritzen diren hainbat kazetari eta korrespontsal interesgarri dauzkazue: Ane Irazabal (@AneIrazabal), Alberto Sicilia (@pmarsupia), Alberto Pradilla (@albertopradilla), edota Isidro L (@suma_cero).

Azkenik, Ezkor agertu da Garbiñe Ubeda bere berriako zutabean. (Berria 2015/07/17).

"Zertarako hauteskundeak, galdegin liteke zilegitasun osoz. Zertarako agintari aldaketak. Zertarako gobernatzeko estiloak eta lau urtean behin berritzen diren planak. Zertarako ideologiak. Zertarako oinarrizko dekalogoak. Zertarako lider karismatikoak. Zertarako behetik gorako alternatibak. Zertarako ilusioa, itxaropena. Zer demontretarako eman iritzia. Edo botoa. Areago, zertarako demokrazia. Eta zer da, ordea, demokrazia."


 

Ostiraleko artikuluak, Greziara begira