Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Euskoak beste jauzi bat eman dezan, egin zure ekarpena!

Euskoak beste jauzi bat eman dezan, egin zure ekarpena!

2017/02/13
Helburua 30.000€ martxoaren 18a aitzin! EuskoKarta abian jartzen lagun gaitzazu! Euskal Herriak Iparraldean Euskoa, bere tokiko moneta, ekologikoa eta solidarioa, sortu du. 4 urtez soilik, Europako tokiko 3. moneta bilakatu da, zirkulatzen diren euskoen kopurua kondutan hartuz. 2017tik aurrera, 1.a bilaka liteke.

EuskokartEuskoak haratago joan nahi baitu, eskalaz aldatu nahi du bere eragina azkartu ahal izateko Ipar Euskal Herriko ekonomiaren gain (*), baita saltokietan eta enpresetan euskararen presentzia indartzeko. Billetez gain, apustua egin da 2017ko martxoaren 19rako, ordainketa-karta numeriko sistema bat gauzatzea: Euskokarta.

Eusko numerikora pasatzea benetako desafioa da gure herriarentzat. Azken 2 urte hauetan diru-inbertsio handia kostatu zaio jadanik Euskal Moneta elkarteari: garapen informatikoak, lan juridiko eta administratiboa etab... Lan horrek, erabilitako euskoen kopurua emendatzen lagunduko du, eta bihar, Hegoaldean ekologikoa eta solidarioa den euskal tokiko moneta baten garatzeko balio izango du.

Egungo egunean, 30.000 euro falta zaizkigu oraindik EuskoKarta abiatzeko beharrezkoak ditugun tresnen parte baten finantzatzeko (ordainketa-kartak eta terminalak). Euskal Monetak crowdfunding bilketa handi bat abiatzen du diru hori bildu ahal izateko martxoaren 18a aitzin.

Guztien sustenguaren beharra dugu, diru-ekarpen bakoitza garrantzitsua da.
Zuk ere, EuskoKartaren diru-bilketan parte har ezazu eta euskoak eskalaz alda dezan lagun ezazu, dohain bat eginez :

  • kreditu txartelarekin interneten bidez : http://euskokart.org (ordainez gauza asko dira)
  • banku transferentziaz (IBAN : FR7642559000444102002532224 BIC : CCOPFRPPXXX)

Milesker parte hartzeagatik!
Euskoa denen esku!
Euskal Moneta elkartea


(*) Euskoa jadanik :
- 3000 herritar, tokiko ekoizkin eta hurbileko saltokieri lehentasuna ematen dietenak
- 660 enpresa, saltoki eta elkarte partaide
- 548 000 eusko Euskal Herrian baizik zirkulatzen ez direnak, ekonomia bertokiratzeko
- 317 saltoki elebidun bihurtzen ari direnak
- 44 000 eusko tokiko elkarteei banatuak %3en sistemari esker eta are gehiago...


Informazio guziak : http://euskokart.org