Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Eusko Jaurlaritzaren enplegu plana ez da txoke-plan bat

Eusko Jaurlaritzaren enplegu plana ez da txoke-plan bat

2013/06/28
Hego Euskal Herrian Enplegu Zerbitzu Publikoetako zerrendetan 233.033 pertsona zegoen apirilean, iaz baino 20.232 gehiago. Krisia Europar Batasunean ere pairatzen ari dira, baina ez ditu hain ondorio lazgarriak.

Hego  Euskal Herrian langabe kopurua urtebetean %9,5 hazi da; aldiz, %2 EB-27an. Halaber, langabezia tasa HEHn %17,7ra  igo  da,  hots,  Europako  tasa  baino  6,8 puntu  handiagoa  da.  Gainera,  sinatzen  diren kontratuen %93 aldi baterakoak dira oraindik.

Larritzeko modukoak ez dira soilik langabeziaren kopuruak;  baita  bera  jasaten  duten  pertsonen egoera ere. Hain zuzen, langabeen %46,6ak ez du langabeziako  inongo  prestaziorik  jasotzen,  eta %32,9ak baino ez du kontributiboa jasotzen.

Doikuntza  politikak  eta  erreformak  -laborala, negoziazio kolektibokoa-, langabezia prestazioen eta beste laguntza sozialen murrizketak... Guztiek ondorio  bakarra  dute,  langabezia  eta  babes gabezia  soziala  areagotzea.  Beraz,  egoera  oso txarra izanik, okerrera egitea ekartzen dute.

Honen  harira,  joan  den  martxoaren  18an  Eusko Jaurlaritzak  bere  Enplegu  Plana  aurkeztu  zuen. Bere esanetan, “enplegua sortzeko txoke-plan bat, neurri konkretu eta errealistekin”.

Haatik,  hori  ez  da  inondik  ere  egia.  Hau  ez  da txoke-plan bat, aurrez bazeuden egitasmoen meta eginda  osatu  baita.  Hau  Jaurlaritzak  berak  ere aitortzen  du:  plana  egiteko  azpikontrata batengana jo duela eta 14.399 euro gastatu izana azaltzeko dio asmoa “sail desberdinen ekimenak egituratzea” zela, hots, ez du ezer berririk ekarri.

Irakurri txosten osoa Egoeraren azterketa 123an