Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzaz

Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzaz

2013/09/03
Mario Zubiagaren "Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzaz" argitaratu berri dugu Dokumentuak sailean. Lan honen jatorrizko bertsioa Ipar Hegoak Fundazioak argitaratu zuen, 2012an. Manu Robles-Arangiz Fundazioak bere eskertza agertu nahi die autoreari eta kolektiboari lan hori itzuli eta argitaratzeko agerturiko prestutasuna.

Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzazMario Zubiaga

Liburua irakurri

Sarrera

Euskal estatua ez da helburu politiko berria: abertzaletasunak modu bate-
an edo bestean beti izan du independentziaren jomuga, eta, ezbairik gabe,
estatu propioa edukitzea izan da burujabetasunaren adierazpenik argiena.
Dena den, Euskal estatuaren errebindikazioa utopiaren zerumugan kokatu da maiz, sentimendu edo sinesmen gisa, alegia. Hauxe izango litzateke independentismoaren  arriskurik  handiena:  bere  nahia  erlijio  pribatu  gisa agortzea, sutondoko zokoan gordeta geratzea, “askapen eguna” noiz etorriko den zain.

Alabaina, Tilly-k gogoratzen duen moduan nazionalismoa, ezer izate-
kotan, mobilizazio prozesu bat da, eta statu quo-aren aldaketa dakarren
aldetik,  mobilizazio  liskartsua  (contentious  mobilization)  izango  da  beti.
Aldi  historiko  bakoitzean,  estatugintzak  eta  honekin  lotutako  naziogintza prozesuek eduki ideologiko eta jarduera mota desberdinak hartu dituzte: nazionalismoa  atzerakoia  edota  aurrerakoia  izango  da,  erasokorra  edo erresistentzian  oinarritzen  dena,  inperialista  edo  internazionalista.  Era berean, eduki ideologiko bakoitzak tresna politiko zehatz batzuk hobetsiko  ditu,  besteen  kaltetan:  familia-aliantzak,  gerra,  konbentzimendua,demokrazia...

Nazionalismoa, ezer izatekotan, mobilizazio prozesu bat da

Mundu  garaikidean,  inguruan  ditugun  estatuetan  indarrean  dagoen
filosofia  politikoari  so  eginez,  euskal  estatuaren  errebindikazioak  izaera
berria hartu du. Gure inguruabar politikoan legitimotzat jotzen diren bide egingarriak landu beharraren ustea zabaldu da. Ondorioz, oro har, gizarte zibil independentista sendotzeko ekimenak eta honen borondate politikoa bideratzeko tresna demokratikoak garatzen ari dira estaturik gabeko nazio garaikideetan. Independentziarako hegemonia politikoa beharrezkoa da, gehiengo zabalak osatzeko ezinbestekoa den hegemonia.

Dena den, ez da beti horrela izan. Estatu eta nazio eraikuntza historikoaren dinamikan bestelako eredu politikoak erabili dira mendeetan zehar,eta hauekin batera, baita baliabide desberdinak ere.

Aurkibidea

1. Euskal Estatuaren osaketa historikoa (state-building)  eta galera
2. Nazio eraikuntza (nation building): Estatuak Nazioa nahi, Nazioak Estatua behar
3. Estatu eraikuntza (state-building) mobilizazio kolektibo gisa: desertzioa eta eraikuntza
4. Gizarte mobilizazioaren paradigmak eta hegemonia euskal estatuaren eraikuntzari begira
5. Euskal protesta ziklo garaikidea
a) Espainiako trantsizio politikoaren mugak
b) Euskal trantsizio amaitu gabea: erradikalizatze
demokratikoaren zergatiak
6. Etorkizunera begira: operazio hegemoniko
independentistarako balizko ereduak
a) Botere paradigma, euskal estaturantz
b) Identitate-paradigma, euskal estaturantz
c) Eragin paradigma, euskal estaturantz

Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzaz