Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Gai Monografikoak 53: Europa, krisia eta alternatibak

Gai Monografikoak 53: Europa, krisia eta alternatibak

2017/09/26
2017ko ekainean, "Europa: krisia eta alternatibak" nazioarteko mintegia antolatu genuen eta gonbidatuen artean Eric Toussaint, Tarana Karim, Tom Kucharz, Amaia Pérez Orozko eta Zoe Konstantopoupou izan genituen. Gai Monografiko honetan egun hartan esandakoak jaso ditugu.

Deskargatu Gai Monografikoak 53

Hitzaurrea: Aiala Elorrieta, Manu Robles-Arangiz fundazioa

Distopiatik utopiara

Distopia, utopiaren kontrakoa da,   Fikziozko munduen erretratu izaten dira Distopiak, eleberri, telesail edota saio literario bidez azalduak izan ohi dira.  Desiragarria ez den jendartea irudikatzen dute,  zitala eta doilorra den mundua. Kontrola, eta indarkeria izaten dira nagusi : pertsona eta gizartearen askatasun eta eskubideak hutsera murriztuak izaten dira. Pentsa daiteke etorkizunaren iragarpen gisa marrazten direla, baina mundu hauek orainaren kritika zorrotza izan ohi dira.

George Orwellen “1984” da seguruenik eleberri distopikoen artean sonatuena. “Big Brother, Anaia Nagusia, zu zelatatzen ari da” lelopean, etengabeko zaintzapean bizi diren mundu fiktiziohori, gure errealitatetik  nahi baino hurbilago dugu honezkero. Aldrebesa dirudien arren, Bartzelonako espazio publikoan ezarri ziren lehen zaintza kamarak George Orwellen izeneko plazan jarri ziren.

1984 baino urtebete geroago, “Neskamearen ipuina” eleberri distopikoa idatzi zuen Margaret Atwood feministak.  Distopia honen birtartez  AEBtan ezarritako erregimen politiko totalitarioa deskribatzen du, non emakumeak erabat azpiratuta geratzen diren. Eskubide sozial, ekonomiko eta politikorik gabe, etxeetan dute lekua emakumeek. Emakumeen artean azpiratuenak emakume ugalkorrak dira, bikote antzuen zerbitzura bizitzera kondenatuta.  Sabel alokatuen eztabaida hain bizi dagoen momentuan, ikara handia pizten du fikzioak. Distopia ukigarria zaigu eta hurbilegi dago.

Europako Batasuna ostera, oso urruti dago utopia desiragarri bat izatetik.  Neoliberalismo basatiaren gotorleku, sistema kapitalistak mugarik ez balu bezala funtzionatzen du mugarik gabeko kontsumo-hazkundean oinarrituta.  Kapital-metaketa amaigabe hori soilik da posible ama lurra esplotatuz, langile-klasea zapalduz, zenbatezina den ordaindu gabeko lanaren jabe eginez, etab. Sistema estraktibista horrek,  bere alde ditu bestelako dominazio-sistema batzuk ere: patriarkatua eta neokolonialismoa. EB  egitura ekonomiko gisa, kapitalismo horren  berme eta bultzatzailea da. 

TTIP gisako merkataritza hitzarmenak boteretsuenen alde egiteko tresnak dira. Elite pribatuen botereak indartzea dute helburu,  munduko beste eskualdeen, EB-eko herrialde periferikoen eta edozein herrialdeko jendartearen kalterako. Gizarte distopikoetan pertsonen askatasun eta eskubideak zapalduak izaten dira, kontrol mekanismo zorrotzen bitartez.  Bada, merkataritza akordio hauen  helburua norabide horretatik doa. Nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoz jabetu nahi dira pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak, ingurumena eskubidez desjabetzen diren bitartean.  Gainera, ez dira testu estatikoak, etenbage marxan dauden makinak baizik.  Behin sinatuta gero eta etorkizun beltzago batera garamatzate.

Mugimendu sindikal eta sozial antolatuak garaipen handia lortu du TTIPren aurkako borrokan,  bere onarpena kolokan jartzeraino. Baina beste mundu batekin amesten dugunok, asko dugu egiteko. Maila makroenetatik lokalagoetara, berjabetze prozesu batean barneratu beharra dugu, desiragarria den jendartea irudikatu eta marrazteko.  Nazioarteko hitzarmenen aurkako borroka bezain garrantzitsu dira Bizkaiko Erresidentzien gatazka, erakunde publikoek azpikontratatutako zerbitzuetan subrogazioa bermatu nahi izatea, edota Mercadona bezalako sektore berrietan sindikalki antolatzeko esfortzuak. Izan ere,  maila lokaletik harago transbertsalak diren auziak mahaiganeratzen dituzte.

Utopia, zerumugan dagoela esan zuen Galeanok, gugandik urrun.  Utopiak, ibilian ibilian aurrera egiteko balio digu, eta nola ez, bidelagunak behar ditugu ibilbide horretan.
Aurkibidea

Europako Batasunaren egitura

- Laura González de Txabarri: Konbergentzia, gero eta urrutiago

- Tom Kucharz: La Unión Europea, maquinaria criminal

- Tarana Karim: Europar Batasuna eta errefuxiatuak

Alternatibak

- Amaia Pérez Orozco: La economía va de hacer posible la vida

- Eric Toussaint:  Europan badago ezkerreko alternatiba erradikala

- Zoe Konstantopoulou: Lo de Grecia ha sido un genocidio social

Fernando Mauricio: El caso portugués

Ondorioak

- Janire Landaluze: Beste Europa bat, inoiz baino beharrezkoagoa