Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Eskuliburukoa

Eskuliburukoa

2014/11/06
Vicent Partal, Katalunia. "Esango nuke denok sumatzen dugula, duela egun gutxi aipatzen duen euri-usaina, unerik une areagotuz doala. Baina ez zaitezte ohitu. Historia, letra larriekin, oso lantzean behin idatzi dezakegu. Eta guri aste honetan dagokigu. Debekatuta dago huts egitea."

Vicent Partal, www.vilaweb.cat 2014/11/06

Guzti hau eskuliburua jarraitzen ari da, herrialde bat independente nola egiten den azaltzen duen eskuliburua -badiotsuet neuk baietz, eskuliburu hau badagoela, inork onartzen ez duen arren. Eta, egia esateko, albiste hobezina da. Bizi dugun aste zehatz hau, etorkizunean letra larriz gogoratuko da, zer gertatu den, zer gertatu zaigun kontatu behar dugun eguna iristen denean. Espainiarengandik abiadura oso azkarrean deskonektatzen ari gara, besterik ez, horixe da orain geratzen ari zaiguna. Gogoratu sarritan esan izan dudana: bat-batean gertatu ohi da, presaka, ustekabean, emeki.

Lehendabizi, Espainiak aldebakartasunez marko autonomikoa hausten du estatu kolpe batez,beste behin ere -, judizialki oraingoan. Jarraian, gobernu katalanak iragartzen du lege espainolak dagoeneko ez direla derrigorrez bete beharrekoak Katalunian – ez du horrela esaten, baina hori esaten du. Eta herriak kalean erantzuten du. Sekulako kanpai-hotsak, berotasunez datorren igande baten atarikoa dira. Hori ere eskuliburuak esaten du: zirrara kutsakorra da. Oso.

Eskuliburuak jarraitu egiten du: Espainiak ez daki zer egin. Bat-batean ohartu egiten da tranpan erori dela. Ezin du onartu bozketa egiterik, hori egitea nazioartean printzerria kontrolatzen ez duela onartzearen parekoa litzatekeelako. Dagoeneko ez dela Bartzelonari manatzen dion estatua. Baina kontra egiteak, kostu handia du. Mas atxilotzea? Polizia bidaltzea? Ejertzitoa atera araztea? Ausartuko balitz, galdu egingo luke. Berehala. Ausartuko ez balitz ere, galduko luke. Eta erlojua aurrera doa, gupidarik gabe, tik-tak, tik-tak. Hiru egun baino ez dira falta, hiru egun bozkatzen hasteko.

Eskuliburuaren kapituluak aurrera doaz. Hain azkar joan ere, ni neu ere harritzen naizena. Nazioarteko prentsa albistearekin berotzen hasia dago -honezkero seiehun korrespontsal akreditatu dago iganderako. Nazioarteko politikariak itzulinguruka ibili gabe hasi dira hitz egiten – Gysi Alemanian, gaur Latinoamerikako ezkerrek prentsaurrekoa egingo dute Bartzelonan-, Irlandako mendi bat “Yes, Yes” batekin apainduta azaldu da eta gure aldeko afixak altxatzen dituzten eurodiputatuen argazkiak zabaltzen hasi dira.

Esango nuke denok sumatzen dugula, duela egun gutxi aipatzen duen euri-usaina, unerik une areagotuz doala. Baina ez zaitezte ohitu. Historia, letra larriekin, oso lantzean behin idatzi dezakegu. Eta guri aste honetan dagokigu. Debekatuta dago huts egitea.



Eskuliburukoa