Eric Toussaint: erresistentziatik autoeraketara pasa behar dugu

2013/02/06
DSC_0010.JPG
Estatu Batuetan 2007-08 urteetan sortu zen krisiaren epizentroa Europara pasa zen 2009-10ean. Ordutik kapitala eta lanaren arteko gatazkaren epizentroa Hego Aneriketatik Europara etortzen da. Baldintza oso txarretan, europako herrialdeka eta bertako sindikatuak itun sozialera ohituak baitzeuden. Eric Toussaint

Eric Toussaint, CADTM

Itun soziala azken 30 urteetan apurka apurka dessegiten joan da, baina behin betiko kolpea Grezian jaso zuen 2010ean. Ordutik argi uzten dute hitzarmen kolektiboek ez dute lekurik merkatu librean, oztopo bat direla lehiakortasunean. Hamarkadatan Europan eraiki den ongizate estatutik gelditzen apurrak desusezteko eraso ikaragarri baten aurrean gaude.

Bizi gaituen krisi honek 10-15 urte iraungo du. Ez zaio irtenbiderik emango krisiari Troikak ezartzen dizkigun politiken bidetik. Are gehiago, politikok gauzak okertu eta krisia lutzatu besterik ez dute egingo. Langile klasea ahuldu nahi dute, gehiago belaunikatzera behartzeko. Atzeraldia ekarriko diguten politikak bultzatzeko prest daude, atzeraldian ere batzuk irabaziak handitzen ari baitira. Mugimendu sozial eta sindikala menperatzeko ordaindu behar den prezioa krisi garaia luzatzea bada, prest daude. Ez dugu gutxietsi behar estatuek kaosa erabiliz beren agenda inposatzeko gaitasuna. Europaren desintegrazioa datorrela diote batzuk. Zer inporta zaie desintegrazio hori beren agenda inposatzea lortzen badute? Gaur egun, Europa da kapital eta lanaren arteko klase gatazkaren antzoki nagusia.

Austeritatea ezinbestekoa dela justifikatzekioa defizita eta zor publikoaren aitzakia erabiltzen dute. Hortaz, ezinbestekoa da zor publikoaren ikuskaritza bat egitea, zor ez zilegiaren ordainketa arbuiatzeko. Langileen eskubideak, langabeenak, hipoteka ez ordaintzeagatik etxetik kaleratuak izan direnen eskubideak babesteko, azken finean, esplotatuen borroka amankomuna, hein handi batean, zor publiko ez zilegia ordaitzeari uko egitetik dator.

Eusklal Herrian sindikatu eta gizarte eragileen artean ikuskaritza hiritarra abian jartzen baduzue, zerga politika injustuaren eraginez sortutako zorrari buruzko gogoeta egin behar duzue. Hau da, zerga politikekin bankariei, enpresariei eta aberatsei opariak egitea erabakitzegatik, diru sarrerak murrizten dira aurrekontuetarako. Diru sarrera falta horrek eragin duen zor publikoa legala da, baina ez zilegia, eta beraz ez da ordaindu behar. Baina horretarako gizartearen zati handi bat konbentzitu behar da horretaz, zor hori ez ordaintzearen aldeko masa mugimendu bat sotzea izan behar du ikuskaritzaren helburuak.

Marko konplexu batean bizi gara. Erasoak prekarietatea eta langileen zatiketa areagotzen du, biana era berean erresistentzia uhin bat sortzen ari da. Ezinbestekoa da erresistentzia fase batetik emantzipazio proiektuak sortzera pasatzea: autoeraketa, gizarte emantzipazioam autoantolaketa. Herritarren bere burua autogobernatzeko duten gaitasuna garatzeaz ari naiz, gobernatzen gaituztenek zilegitasuna galduta dute eta.