Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Eric Toussaint Bilbon: Ez dugu beraien zorra ordainduko

Eric Toussaint Bilbon: Ez dugu beraien zorra ordainduko

2013/01/16
Urtarrilaren 22an, asteartea, CADTM-ko Eric Toussaint-ek hitzaldia emango Bilbon EHUk duen paraninfoan. Hitzaldia ELAren XIII. kongresuaren bezperako mintegi barnean emango du: "Aliantza sindikal eta sozialak, harrapaketa neoliberalari aurre egiteko ezinbesteko estrategia". Mintegia 15:30tan hasiko da, eta bertan besteak beste Adolfo Aguirrek (CTA, Argentina) eta Jacques Letourneauk (CSN, Québec) parte hartuko dute. #lankidetu

Egitaraua irakurri

Zor bidegabea ez ordaindu

ELAren XIII. kongresurako ebazpena

Demokrazia zor zaigu, baina zorpeko sasi-demokrazian bizi gara. Deudokrazian. Zor publikoa menderakuntza politikorako tresna bihurtu da, murrizketa ezin bortitzagoen politikak arrazoitzeko eta aberastasunaren banaketa are bidegabeagoa ezartzeko.

Zorpeko sasi-demokrazia horren funtsa da zor publiko handia sortzea (zor pribatua zor publiko bihurturik), krisia eragin dutenak hartzekodun bihurtzea, eta zorraren ordainketa beste guztiaren gainetik lehenestea. Horren eraginez izugarri murrizten da gizarte-gastua, batez ere osasun arlora, hezkuntzara, gizarteprestazioetara, gizarte-zerbitzuetara, etab. bideratutakoa, eta, ondorioz, nabarmen okertzen da zerbitzu publikoen kalitatea. Herritarrei eta gizartean zigortuen dauden sektoreei (langabetuak, pentsiodunak, emakumeak, etorkinak…) egiten die eraso estrategia horrek, eta, aitzitik, kapitalari egiten dio mesede.

Ebazpen osoa irakurri