Erasoak ordezkaritza kolektiboari eta berrikuntza sindikala

2014/06/11
Ekainak 19 eta 20an, Donostian, "Erasoak ordezkaritza kolektiboari eta berrikuntza sindikala" izenburuko Nazioarteko Mintegia ospatuko da, UNED Bergara eta Fundazioak elkarlanean antolatua. Ikastaroaren ordutegia 9:00etatik 14:00ra izango da bi egunetan, eta EHUko Ignacio M. Barriola eraikineko areto nagusian egingo da, Ibaetako Campusean. Bertan Quebec-eko CSN sindikatuko Jean Lortik eta Italiako Fiom-eko Sergio Bellavitak parte hartuko dute.