Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Eneko Bidegainen "Ipar Euskal Herriko instituzio egituraketa eta hauteskunde sistema"

Eneko Bidegainen "Ipar Euskal Herriko instituzio egituraketa eta hauteskunde sistema"

2008/03/06
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioaren argitalpen berria, hain zuzen ere, "Euskalgintza Sindikalgintzan Txertatu" saileko laugarrena

Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak Eneko Bidegainen lana, “Ipar Euskal Herriko instituzio egituraraketa eta hauteskunde sistema” argitaratu du., Idazleak era argi eta didaktikoan azaldu du Iparraldeko botere eta instituzioen antolakuntza sistema. Herrialde honek ez du bere erakunde propioen onarpena, eta hiru herrialdeetan indarrean dagoen hauteskunde sistema, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoa, erabat desberdina da Hego Euskal Herriko sistemarekin alderatuta. Hori dela eta ekintza politikoak egiteko erak ere desberdinak dira.

Eneko Bidegain (Baiona, 1975) kazetaria, Berriako erredakzioaren arduraduna Lapurdin, hainbat nobela eta entseguen autorea da. Horien artean aipatzekoa da berriki argitaratu den “Iparretarrak, erakunde político armatu baten historia” liburua.

Dokumentuak 13 - Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (IV)

 

 

 

Eneko Bidegainen "Ipar Euskal Herriko instituzio egituraketa eta hauteskunde sistema"