Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Elkartasuna ELBko militanteekin

Elkartasuna ELBko militanteekin

2008/02/18
Manu Robles-Arangiz Fundazioak bere elkartasuna adierazi nahi die ostegunean otsailaren 21ean 14:00etan Baionan epaituko dituzten Euskal Laborarien Biltzarreko (ELB) sei kideei eta epaiketa horren aurkako protesta ekintzetan parte hartuko duela aurreratu du.

Atxilotuak erasoak eta istiluak sortu izanaren akusaziopean atxilotu zituzten urtarrilaren 30an Iparraldean eta egun ta erdi polizia-etxean igaro ondoren libre utzi zituzten.

ELBeko sei kideek Zuberoko Ainharpeko Kako etxaldearen aldeko manifestazioetan parte hartu zuten SAFERek bere segida apurtzea erabaki ondoren.

Manu Robles-Arangiz Fundazioaren iritziz atxiloketa hauek ELBren aurkako erasotzat hartu behar dira, eta erakunde horren eta bere militanteen ekintza sindikala kriminalizatzea dute helburu.

Elkartasuna ELBko militanteekin