Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Elikadura herritarron eskubidea

Elikadura herritarron eskubidea

2012/10/22
ELAn aspaldidanik gabiltza elikadura burujabetzaren alde lanean, oraingoan Elikadura Burujabetzaren aldeko Euskal Herriko herri eta gizarte mugimenduen aliantza soziala babesten ari gara. Aliantza hau erakunde sozialak, gobernuz kanpoko erakundeak, laborari eta baserritarrak, talde ekologistak, ekonomia sozialeko entitateak, banda etikoa bultzatzen duten ekimenak eta sindikatuak osatzen dugu.

ELAren 8. Ingurumen Buletinetik hartua

Eredu patriarkal eta neoliberalari aurre egin eta bestelako ikuspegi alternatiboak landu nahi ditugu, bere ondorioak modu negatiboan eragiten baitigute arlo ekonomikoan, sozialean, politikoan eta baita elikaduran ere.

Aliantzak ondorengoa defendatzen du:

- Herri bakoitzak bere elikadura eta nekazal politika defendatzea produktuak kalitatezkoak, egokiak, eskuragarriak eta osasuntsuak izan daitezen.

- Emakume nekazarien eskubideak aitortu eta errespetatzea, elikagaien ekoizpenean eta erabakitzeko ahalmenean.

- Lurraren eta ondasun naturalen, uraren, hazien eta inguruaren kudeaketa iraunkorra bermatzea.

- Baserritar eta arrantzaleen izaera zaindu eta duintzea, azken finean elikagai ekoizleak direlako, eta ez industriarako lehengai merkea sortzen duten langile hutsak.

Eta proposatzen du:

- Elikagaien prezioak modu etiko eta gardenean eraiki eta erakutsiak izan daitezela, ekoizpen kostuak ziurtatu eta kontsumitzaileen erosteko aukera bermatuz.

- Merkatua eta ekoizpena kontrolatzeko mekanismoak sortzea, ekoizpen eta kontsumo lokala sustatu eta esportazioei galga jarriz.

- Eskoletako jantokietan, jantoki publikoetan bertako eta sasoiko ekoizpen agroekologikoa eta gure arrantzaleen arraina besteak beste bultzatzea.

Urriaren 27an denok Bilbora!

Elikadura herritarron eskubidea