Hemen zaude: Hasiera Artikuluak ELA Parisen izango da bihar Alternatiba Itzuliaren amaieran

ELA Parisen izango da bihar Alternatiba Itzuliaren amaieran

2015/09/25
5.600 km-ko ibilaldiaren ostean, 187 etapa eta 6 herrialde desberdin zeharkatu ondoren, Alternatiba Itzulia bihar iritsiko da Parisera. Helmuga hau parada ona izango da gizarte solidario eta bidezko baten alde borrokatu eta erronka klimatikoa mahai gainean jarri nahi duen herri mugimendua azalarazteko. ELA sindikatuko Adolfo Muñoz "Txiki" Idazkari Nagusia eta Amaia Muñoa Idazkari Nagusiaren Albokoa, bertan izango dira.

Hona beraien parte hartzea komunikatzeko idatzi duten testua:

"Euskal Herriko langile-konfederazio nagusia den ELAko Idazkari Nagusi eta Idazkari Nagusiaren alboko gisa, Parisen izango gara irailaren 28tik urriaren 2ra, Europako Sindikatuen Konfederazioaren kongresuan parte hartzeko. Baina gure bidaiaren datak aldatu egin ditugu. Larunbatean, hilak 26, dagoeneko han izango gara Alternatiba Tourraren amaiera ekitaldian izateko, baita Alternatiba Parisen ere. Gure sindikatua klimaren gaia lantzen ari da, eta egin dugun txosten batek erakusten du borondatezko energia-trantsiziora iristeko klima-politika handinahi batek enplegu ugari sortuko lukeela. Beraz, klima-aldaketarentzako ez ezik badira ere Europako biztanleek pairatzen duten langabezia masiboarentzako alternatibak. Hortaz, zeren zain gaude hauek praktikara eramateko?"

Tour Alternatiba ELA