Hemen zaude: Hasiera Artikuluak "ELA en la II República. Evolución sindicalista de una organización obrera" liburua aurkeztu da

"ELA en la II República. Evolución sindicalista de una organización obrera" liburua aurkeztu da

2011/12/19
ELA sindikatuak, Manu Robles-Arangiz institutuak eta Txalaparta argitaletxeak gaur Bilbon “ELA en la Segunda República, evolución sindicalista de una organización obrera” liburua aurkeztu dute. Bere egileak, Dario Ansel italiarrak, ez du etortzerik izan agendaren arazoengatik. "ELA en la II República. Evolución sindicalista de una organización obrera" liburua aurkeztu da

Xabi Anzak, Manu Robles-Arangiz institutuko presidenteak, azpimarratu du argitalpen honek beteko duen hutsunea, hau da, 1931 eta 1936 arteko ELAren historia. Gainera, fundazio eta argitaletxe batekin lehendabiziko elkarlana dela ezagutzera eman du. Txalapartaren aldetik, Mikel Sotok gogora ekarri du zein handia den orain arte jardun gabe dagoen esparru historiografikoa, euskal sindikalgintzari dagokionez, hain juxtu. Eta azkenik, Adolfo Txiki Muñozek, ELA sindikatuaren idazkari nagusiak, liburuak deskribatzen duen garaia (1931-1936) eta egungoaren arteko antzekotasuna seinalatu du, erakunde sindikalaren autonomia politikoa azpimarratuz. Eztabaida hau, azaldu du Muñozek, 1933an piztu zen, baina Francoren diktaduraren eraginez, ez zen 1976 arte bukatu. Liburua salgai dago ohiko lekuetan.

"ELA en la II República. Evolución sindicalista de una organización obrera" liburua aurkeztu da