Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Ekonomia solidarioa: ezagutu beharreko 10 ekimen

Ekonomia solidarioa: ezagutu beharreko 10 ekimen

2014/12/02
Ekonomia sozial eta solidarioa, lankidetzan (eta ez lehiakortasunean) oinarritzen den ikuspegi ekonomiko berria dugu. Ondasun eta zerbitzuen ekoizpenak, banaketak eta kontsumoak zenbait irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidario betetzen dituzte. REASek (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea) jarraian aurkezten diren ekimenak nabarmendu ditu aurten, ekonomia molde honen aurrerapen eraldatzailean izan duten ekarpenagatik.

El salmón contracorriente 2014/11/26

1. COOP57: 500 entitatetik gora eta 2500 aurreztaile/bazkide baino gehiago biltzen dituen zerbitzu-kooperatiba dugu. Bere baliabide propioak proiektu jakinei maileguak ematera bideratzen dituzte: enplegua bultzatzen duten ekonomia sozialeko proiektuak dira, kooperatibismoa, asoziazionismoa eta elkartasuna pizten dutenak, eta printzipio etiko eta solidarioetan oinarrituta, jasangarritasuna sustatzen dutenak. Bost lurralde-eremutan banatuta dago eta 2008 geroztik, 35 milioi eurotan baloratuta dauden 1000 mailegu eskaini dituzte.

2. BARRIO COOPERATIVO SANTS: Barri Cooperatiu bi entitatek elkarlanean sustatzen duten proiektua da; La Ciutat Invisible kooperatiba eta Kataluniako Lan Kooperatiben Federazioa. Haien helburua, kooperatibismoaren baloreak eta praktikak maila lokal eta komunitarioak hedatzea da. Bide horretatik, dagoeneko auzo eta herrietan martxan diren kooperatibak indartu edota, esperientzia berrien sorkuntza eragin nahi da.

3. PATIO MARAVILLAS: Madril Zentroko distrituan kokatua dagoen proiektu sozio-komunitario hau 2007 urtetik dago martxan. Zazpi urteko ibilbide honetan, el Patio Maravillas hiritarrei eta Madrilgo mugimendu sozialentzat irekita egon den espazio publiko bilakatu da. Gure eskubideak eta bizitza estiloa definitzerako orduan, bizi gareneko ordena ekonomikoa funtsezkoa dela jakitun egonik, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eraikuntzaren aldeko apustua egin dute. Irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioetan oinarrituz honakoa egiten dute: autoenplegu kolektiboa sustatzen duten proiektuak, erosketa arduratsua, kontsumo alternatiborako ekimenak, espazioak lagatzea, eta Ekonomia Sozialaren sareetan parte hartzea.

4. SOM ENERGIA y GOIENER: Estatu mailan energia-kontsumorako kooperatiba garrantzitsuenak ditugu. Irabazi asmorik gabe, 20.000 bazkide inguru biltzen dituzte; egungo eredu energetikoa eraldatu eta 100% berriztagarria den eredu baterako bidean.

Adibide hauek, ekonomia eraldatzailearen adibide dira.

5. MADRILEKO MERKATU SOZIALA: Ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa, kontsumo eta ikasketa komunaren sarea da eta irizpide etiko, demokratiko, berdinkide, solidario eta ekologikopean jarduten dute. Kide diren kontsumitzaileez gain laurogeita hamar ondasun eta zerbitzu hornitzaile inguruk osatzen dute. Demokratikoki funtzionatzen du, pertsona eta entitate ugariren parte-hartze aktibotik abiatuz eta proiektua garatzeko tresna ezberdinak jarri dituzte abian: txanpon soziala, ekonomia solidario azokak eta ziurtagiri sistemak, besteak beste.

6. EL COLLETERO: Enplegurako eta Garapen jasangarri eta berdinkidearen elkartea da Nalda eta bere inguruko herrietan. Errixako herri horretan jatorria du proiektuak eta 2000 urtean eratu zen Naldan bertan, garapen jasangarri eta berdinkidea sustatu asmoz, baita eta landa-guneetan bizi diren pertsonen beharrizanak ase asmoz. Abian jarri zenetik, ekonomia solidarioaren baitako proiektu anitz sustatu eta kudeatzen ditu elkarteak.

7. AMAYUELAS herri ekologikoa: 90 hamarkadan Tierra de Campos Eskualdean (Gaztela eta Leon) nekazaritza eta kultura mugimenduen inguruko hainbat pertsonak landa gune honetan lan egiteko konpromisoa hartzea erabaki zuten, landa guneak garai batean zuen bizitasuna berreskura zezan. Haien apustua jarduera ekonomiko, sozial eta produktibo txikiak eratzea izan, bertoko baliabideak erabiliz eta ingurumena errespetatuz. Bidean, eraikuntza eta espazio publikoak berreskuratzea lortu dute, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzea, nekazaritza-jarduera eta turismoarekin lotutako enpresa txikiak eratzea, edota estreinakoz Universidad Rural Paulo Freire martxan jartzea.

8. GOTEO: finantziazio kolektiborako (moneta ekarpenak) eta elkarlanerako (zerbitzuak, azpiegiturak, mikro-atazak eta beste baliabide batzuk) sare soziala da. Iniziatiba autonomo sortzaileak eta berritzaileak bultzatu nahi dira, izaera sozial, kultural, zientifiko, hezigarria, kazetaritzakoa, teknologikoa edota ekologikoa duten helburuak izan behar dituzte, gizartearen hobekuntza etengaberako aukera berriak eta ondasun eta baliabide kolektiboen aberastea ekarriko dituztenak.

9. PUMAREJO auzo-zentroa: Pumarejo etxea, ehunka pertsona eta hogei bat proiektu sozial, kultural eta ekonomiko biltzen dituen auzo-zentroa da. Sevillan, auzo eta politika esparruan artikulazio maila handiena duen espazioa bilakatu da. Bere helburua elkar-laguntza eta solidarioari esker aberastasuna eta bizi-ona sortzea da. Komunitate sendo honek hamarkada bat baino gehiago darama era honetako proiektu eta jarduerak sustatzen.

10. AERESS: estatu mailako plataforma honek, entitate solidarioak biltzen ditu (elkarteak, fundazioak, kooperatibak eta insertziorako enpresak). Hogei urte daramate hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzen. Haien helburua gizarte eraldaketa eta bazterkeria sozialean erortzeko arriskuan dauden pertsonen insertzioa sustatzea da.