Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Ekainak 5: Esther Vivas eta Yayo Herrero Bilbon

Ekainak 5: Esther Vivas eta Yayo Herrero Bilbon

2012/05/30
Ekainaren 5ean, asteartea, Ingurumenaren Munduko Eguna dela-eta, Via Campesina mugimenduak egin duen deialdiarekin bat eginez, Bizi!-k eta ELAk mobilizazio ekitaldi bat antolatu dute Bilbon. Goizeko 9.30etan desazkundeari buruzko hitzaldi bat izango da, honako hizlariekin: Yayo Herrero (Ecologistas en Acción), Esther Vivas (Izquierda Anticapitalista) eta Adrien Kempf (Bizi!).

Egitaraua ikusi

11.30ak aldera elkarretaratze bat egingo da Iberdrolaren egoitza aurrean.
Baionan, arratseko zortzietan, Bizi!-k eta ELAk hitzaldi bat emango dute, honako gaiarekin: "Naturak ez du preziorik: kapitalismo berdearen arriskuak". Hizlariak, Ainhara Plazaola (ELA), Bart Camedescasse (Bizi!) eta Geneviève Azam (Attaceko kontseilu zientifikoa).

Ekainak 5: Esther Vivas eta Yayo Herrero Bilbon