Ekainaren 3an jardunaldiak: Birmoldatze sozial eta ekologikoa

2013/05/17
unai.jpg
Ekainaren 3an, Ingurumenaren egunaren arira, Birmoldatze sozial eta ekologikoari buruzko jardunaldia antolatu dugu. Bertan Florent Marcellesi ikerlari ekologistak, Joseba Azkarraga Etxagibel Lankiko soziologoak eta Mathieu Iriart Biziko kideak hartuko dute parte. Jardunaldiak Bilboko Abandoibarran dagoen EHUko paraninfoan egingo dira 10:00tatik 14:00tara. Bizi dugun trantsizio hau nola eta norantz eraiki nahi dugu?

Birmoldatze sozial eta ekologikoa. Sindikatuaren konpromisoa.

Egitaraua

10:00. Aurkezpena. MIKEL NOVAL
10:15. Egungo ereduaren mugak eta aldaketaren beharra. JOSEBA AZKARRAGA
11:15. Eztabaida
11:30. Atsedena
11:50. Ekonomiaren trantsizio ekologikoa. FLORENT MARCELLESI
12:50. Eztabaida
13:10. Alternatiben tresna kutxa. MATHIEU IRIART (Bizi!)
13:30. Eztabaida
13:45. Ondorioak

Florent Marcellesi-ren hitzaldi baten bideoa hemen.

Joseba Azkarraga Etxagibelena hemen.