Dezelerazio ekonomikoa geratzeko etorri da

2019/11/20
portada_eus.png
Egoeraren azterketa honetan, 2019ko hirugarren hiruhilekoan gertatutakoaren balantzea egingo dugu, hala nola, BPGaren hazkundea, lan-egoera eta langabeena aztertuko ditugu. Hazkunde ekonomikoari, enpleguaren igoerari eta langa beziaren jaitsierari dagokienez, bilakaera positiboa izan da. Hala ere, hobekuntza horiek dezelerazioak markatu ditu, hazkunde ekonomikoa jada ez baita lehen zen bezalakoa.

Egoeraren azterketa 138Egoeraren Azterketa 138

Langabeziaren jaitsiera ere ez, eta, gainera, lan-prekaritate mailak ere okerrera egin du. Horrela, hazkunde ekonomikoak mar ka tu tako ziklo-amaiera batera hurbil gaitezke, enplegua lan-baldintzak prekarizatzearen kontura sortu da, kontratu partzialak eta aldi baterakoak handituz eta baita eros ahalmenaren galera zein pobreziaren gorakadarekin batera, Egoeraren Azterketa honetako puntako
gaian ikusiko dugun bezala.

Horrek guztiak argi uzten du, beste behin ere, gure gizartean eta ekonomian aplikatu diren eta aplikatzen jarraitzen diren neurri neoliberalak herritarren aurka doazela, gutxiengo bati mesede eginez, langile klasearen kontura arrakala sozial sakonagoa sortuz

Aurkibidea

1. Ingurune ekonomikoa
2. Hego Euskal Herriko ekonomia
3. Lan merkatuaren adierazleak hirugarren hiruhilekoan
4. Langabeziaren dezelerazioa
5. Desindustrializazioa, eteten ez den prozesua
6. Prekaritatea kontratazioan
7. Langabeen %55 langabezia-prestaziorik gabe
8. Gazteen errealitate prekarioa
9. Europako atzealdean

HILAREN PUNTAKO GAIA: Pobrezia eta desoreka sozialak handitu dira

Irakurri txosten osoa

EA138 infografia