Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Edozer eskrupulurik gabeko finantz entitate batzuen alde

Edozer eskrupulurik gabeko finantz entitate batzuen alde

2013/07/22
Finantza erakundeak protagonismo handia izaten ari dira azken urteetan. Egungo krisialdiaren sortzaile izanik, jasotzen dituzten laguntza, beraien zuzendarien milioi askotako soldata eta pentsio, edo eta burutzen dituzten desjabetzeei buruz berriak, adibidez, egunero agertzen dira. 27en Europako Batasuneko estatu ezberdinetan finantza erakundeei emaniko laguntzek izandako eraginaren inguruko informazioa argitaratu du Eurostatek.

ELAren Azterketa Bulegoko 23 buletinaELAren Azterketa Bulegoko 23. buletinetik hartua

Nahiz eta estatuetariko zortzik ez duten informaziorik eman, eta finantza erakundeei zuzenduriko diru laguntza batzuk defizit bezala kontabilizatu ez, azterketa honek ondorio interesgarriak erakusten dizkigu.

Asociación Española de Bancak (AEB) emaniko informazioaren arabera, finantza sektoreak 75.352 milioiko diru publikoa jaso izango zuen espainiar Estatuan

Informazioa eman zuten 19 estatuetatik, 13 izan ziren finantza erakundeei kapitala transferitzearren bere defizita handitu zutenak, eta hauen artean, nola ez, espainiar Estatua dago. Finantza erakundeei laguntza BPGd-aren %3,6koa izan zen Estatuan 2012 ekitaldian, 27-EBkoaren oso gainetik kokatzen den zenbatekoa, BPGd-aren %0,4koak izan baitziren laguntza hauek han. Espainiar Estatuak Batasuneko batezbestekoaren esfortzu berdina egin izan balu finantza sektorea laguntzeko, ziztaturikoak baino 33.500 milioi euro gutxiago injektatu izan beharko lituzke.

Gainontzeko estatuei dagokionez, 27-EB osoan, Greziak (BPGd-aren %4) bakarrik burutu zuen Estatuak baino esfortzu handiagoa finantza sektorea laguntzeko. Beste estatuek bere BPGd- aren %1a baino gutxiago bideratu zuten honetara.

Finantza erakundeei laguntza BPGd-aren %3,6koa izan zen Estatuan 2012 ekitaldian, 27-EBkoaren oso gainetik kokatzen den zenbatekoa, BPGd-aren %0,4koak izan baitziren laguntza hauek han

Estatuko erakundeek jasotako zenbateko zehatzak aztertzera pasatuz, 2012 ekitaldian, preferenteen konbertsio eta kapital harpidetza artean Banco Financiero y de Ahorros, S.A.-Bankiak, 18.302 milioi euro jaso zituela ikus dezakegu, Catalunya Bankek 9.408, Novagaliciak 5.135, eta Banco de Valenciak 5.498. Hala, erakunde hauek jasotako zenbateko osoa 38.343 milioi eurotakoa izan zen. 2008tik jasotako kopuruak batuz, espainiar Estatuko finantza erakundeek jasotako zenbatekoa 45.092 milioi eurotakoa litzake.

Defizitean kontabilizatzen diren kapital transferentziei buruz Eurostatek emaniko informazioaz gain, badaude kontabilitate honetan jasotzen ez diren beste diru laguntza batzuk ere. Hala, adibidez, Asociación Española de Bancak (AEB) emaniko informazioaren arabera, finantza sektoreak 75.352 milioiko diru publikoa jaso izango zuen espainiar Estatuan.

Elkarte honen arabera, finantza sektoreak 38.741 enplegu galdu ditu 2007ko abendutik 2012ko abendura, sektore horretako enpleguaren %14a hain zuzen. 32.260 lanposturekin, Aurrezki Kutxak dira enplegu gehien suntsitu dutenak, bere enpleguaren %24arekin, eta beraz, 4 enpleguko 1 hondatu dute. 5.790 lanposturekin, bankuek bere enpleguaren %5a galdu dute epealdi honetan, eta kooperatibek, 691 enplegurekin, %3a.

Ondorioa argia da: finantza erakundeak guztion poltsikoetatik ateratako diru publikoaz mesedetzen dira, ikusi den bezala, bere langileak alde batera uzterakoan inolako ardurarik erakutsi gabe, ezta, adibidez, desjabetzeak burutu eta jendea kalean uzterakoan ere.