Ekonomia berdea? Etekin handiak ingurumenaren kontura

2012/06/06
ekainak5_baiona-Bilbo.JPG
ELAk, Iparraldeko Bizi! mugimendu altermundialistarekin batera, erantzun bateratua plazaratu du ekonomia berde deritzonaren eta merkantilizazioaren aurka. Ingurumen aldeko nazioarteko egun honetan, bi erakunde hauek ingurugiroaren eta ondare publikoaren alde agertu dira.

Bilbon burututako jardunaldian, elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia eskaini du Esther Vivasek, eta Yayo Herreroren mintzaldiak ekoizpen eta kontsumo ereduak kolokan jarri ditu. Era berean, deshazkundearen aldeko proposamenak luzatu ditu ere. Beste aldetik, Bizi!-ko Adrien Kempf gazteak Iparraldeko mugimendu honen bilakaera eta bere ekintz sonatuenak ezagutzera eman ditu. Ainhara Plazaola, ELA Ingurumenaren arloko arduradunak, sindikatuaren jarrera azaldu du. Jardunaldia borobiltzeko, Iberdrolaren egoitzaren aurrean elkarretaratze bat gauzatu da.

Arratsaldez, eta Baionan, "Naturak ez du preziorik" izenburuko hitzaldia burutu da, Attac-eko Genevieve Azum, Bizi!-ko Barthélémy Camdescasse eta ELA-ko Ainhara Plazaolaren eskutik. Ekimen honen barnean, ekainaren 20an Miarritzen egingo den giza katean parte hartzeko deia luzatu da ere.

 

Argazkiak
Bideoak