Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Demokrazian sakontzeko prioritateak eta aliantzak

Demokrazian sakontzeko prioritateak eta aliantzak

2012/11/25
Bilbon azaroaren 19 eta 20an ospatutako Demokrazia+ politika kritikoko kongresuari itxiera emateko mahai inguruan Xabi Anza ELAko formakuntza arduradunak hitz egin zuen. Demokrazian sakontzeko bidean ELAren prioritateak argitu, eta horretarako beharrezko diren aliantzak marraztu zituen. Hemen dituzue hitzaldiko pare bat bideo.

ELArentzat zeintzuk dira prioritateak demokrazian sakontze aldera?

Xabi Anza: "bi prioritate ditugu: Negoziazio Kolektiboa (izugarrizko demokratizazio erronka, negoziazioa enpresaz enpresa antolatu beharko baitugu lan erreformak hala behartuta) eta Zerga/aurrekontu politikak. Urteak daramatzagu aurrekontu eta zerga politiken inguruko azterketa zorrotzak egin eta 3000 militanteren artean partekatzen, mobilizazio soziala bultzatuz, eta banka eta ogasunak auzitara eramanez. Honek demokratizazioan duen eragina: kontzientziazioa, ardurak maila lokalean ezarri, desobedientzia gabe ez da irtenbiderik, eta zerga politikak dauzkagun erremintak erabiltzera bultzatzen du, gure ardura hartu eta gai horren inguruan komunitate transbertsala sortu, eguneroko beharrei erantzuten baitio."

Hori lortzeko zer aliantza dira beharrezko?

Xabi Anza: "gure apustua LAB da. Garrantzi handia ematen diogu, ere, mugimensu sozial eta sindikalen plataformari. Era berean, politikarekin dialektika bat bilatzen dugu, ezin da aldaketarik egon aldaketa nahi duten instituzioek ez badute mugimendu sozial eta sindikalarekin akordiorik bilatzen. Legebiltzarrak ez dira nahiko horretarako, eta zentzu horretan ezinbestekoa da mugimendu sozial eta sindikal ez subordinatu bat. Konplizidadeak bilatu behar ditugu kapitalismo eta gizateriaren arteko hausturan lan egiten duten erakunde desberdinekin, gure leit-motiv-a erradikalizatzeko."

Demokrazian sakontzeko prioritateak eta aliantzak