Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Datuek bizi dugun egoera larria baieztatzen dute

Datuek bizi dugun egoera larria baieztatzen dute

2013/02/07
76.000 enplegu gutxiago 2012an. 101.700 langabe gehiago daude krisia hasi zenetik. Aldi baterako kontratazioak gora jarraitzen du. Enplegu erregularizazioak errekorrak hausten jarraitzen du. Gora doa etengabe enpresa konkurtsatuen kopurua. Lan erreformak lan merkatua okerragotu du. BPGd-aren bilakaera negatiboa 2012an. Prezioek gora jarraitzen dute.

INEk Biztanleria Aktiboaren Inkestan (EPA), Hego Euskal Herriari dagokionez, argitara emandako ondorio nagusiak bi dira inolako zalantzarik gabe: 2012an enplegua suntsitu izana eta langabezia handitu izana.

1.- 76.000 ENPLEGU GUTXIAGO 2012an

Inkestak dakartzan datuak aztertuz gero, ikusiko dugu enplegudunak 1.104.400 izan direla 2012ko laugarren lauhilekoan; haietatik, 586.200 gizonezkoak izan dira (% 53,1) eta 518.200 emakumezkoak (% 46,9). Datuok agerian utzi dute 2012ko urtealdian 76.000 enplegu suntsitu direla; haietatik, 49.300 gizonezkoenak izan dira, eta 26.700, emakumezkoenak.

2012ko urtealdiak, beraz, % 6,4ko galera eragin du enpleguan. Beraz, enplegu gehien suntsitu den urtealdia izan da, 2008ko krisia abiatu zenez geroztik. Hurrengo urtealdirik txarrena 2009koa izan zen (58.700 enplegu gutxiago; % 4,7), eta ondotik, 2011 (21.400 enplegu gutxiago; % 1,8), 2010ean 12.200 enplegu sortu baitziren (enplegua % 1 igo zen).

Datu eta grafikoak hemen (segi irakurtzen)

Datuek bizi dugun egoera larria baieztatzen dute

egoeraren azterketa