Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioko zuzendari berria

Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioko zuzendari berria

2008/09/02
Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioko zuzendari izendatu dute Fernando Iraetaren ordez, beronek aurretiazko erretiro partziala hartuko baitu.

 

Dani Gomezek honez gero ELAn ibilbide militante luzea egin du. Azken lau urteotan Metaleko federazioko idazkari nagusi izan da, eta aurretik Durangaldeko eskualdean, eta Kimikako zein Enplegatu eta Teknikarien federazioetan izan ditu ardurak.

Fundazioko patronatuak eta lantaldeak Fernando Iraetari esker ona adierazi nahi diote sei urteotan arduradun gisa egin duen lanagatik, eta orain hasten duen aldi berri honetarako zorte ona opa diote.

Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioko zuzendari berria