"Crímenes y represión franquista contra ELA" liburuaren aurkezpena

2016/07/15
Portada.jpg
Uztailaren 18an, 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, "No pudieron romper el cerco. Crímenes y represión franquista contra ELA" liburua aurkeztuko dute Joxeangel Ulaziak, egilea, Josu Txuekak, historialaria, eta Xabi Anzak, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Presidentea. Liburua Pamiela argitaratuko du, Manu Robles-Arangiz Fundazioarekin lankidetzan.

Joxeangel Ulazia liburuaren portadaLiburuaren aurkezpena: Uztailaren 18a, astelehena, 11:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean

Nahiz eta 1911n ELA sortu zenetik ehun urte baina gehiago pasa, Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiaren historiak ezezaguna izaten jarraitzen du, hein handi batean. Gerrak eta bere ondorioek belaunaldi oso baten existentzia markatu zuen: altxamendu faxistaren aurkako borroka, errepresioa, erakundearen ilegalizazioa, ekintzen debekua, exilioa eta klandestinitatea.

Liburu honek mugimendu sindikaletik askatasunaren eta demokraziaren alde faxismoa eta diktaduraren kontra borrokatu zuen belaunaldia omendu nahi du, beren izen-abizenekin historian dagokien protagonismoa emanez. Garaiko dokumentu zein lekuko eta testigantza aldetik dituen hutsuneak gorabehera,  ELAren memoria historikoaren berreskurapenaren abiapuntua izatea espero dugu, eta lehenaldi hurbilari buruz ikertzen jarraitzeko gonbidapena.

 

Joxeangel UlaziaJoxeangel Ulazia Beristain (Mutriku, 1957). Historia moderno eta garaikidean lizentziatua Bellaterrako Unibertsitate Autonomoan (Bartzelona). Debako Itziarko Ama ikastolan irakasle eta zuzendari izan zende Deba, de la que también fue director. 1989tik abiatu zuen bere ibilbide sindikala ELA sindikatuan ardura desberdinak hartuz, eta, egun, Manu Robles-Arangiz Fundazioko idazkaria izanda, trebakuntza sindikala ematen, eta aipatu sindikatuaren dokumentazio zentroan eta artxibo historikoan lanean dabil.

Pamiela Orria