Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Caritas: EAEn pobrezia eta gizarte-bazterkeria kronifikatu dira

Caritas: EAEn pobrezia eta gizarte-bazterkeria kronifikatu dira

2015/06/17
Caritas Euskadik aurkeztutako datuek EAEn pobrezia eta gizarte-bazterkeria iraun eta kronifikatu egin direla egiaztatzen dute. Izan ere, 2007 eta 2012 urteen artean Caritasek Euskadin arreta emandako pertsonen kopurua %50ean igo da, eta ordutik egonkor mantentzen da. Pobrezia-tasa ez jaisteak eta, denborak aurrera egiteak pertsona horien egoera larriagotu baino ez du egiten, gabezia sasoietarako zeuzkaten baliabideak agortu eta euren egoera larriagotu egiten baita.

Azterketa bulegoko 42. buletina

Caritasen esanetan hazkundeari buruzko datuak eta enpleguaren hazkundeaurreikuspenak ez dute pertsonen egunerokotasuna islatzen. Izan ere, pobrezia eta gizarte-babesgabetasuna gora doaz oraindik, ez soilik pertsona kopuruari dagokionez, baita bizi-baldintzen prekarietateari eta itxaropenari dagokionez ere.

Kalitatezko enplegua, herritarren eskubideen aitortza, politika soziala (hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak, gutxieneko errenta, etxebizitza eta menpekotasun arloko zaintza) ezinbestekotzat hartzen dituzte. Enpleguari dagokionez erabatekoak dira. Langabeziaren arazoa konpontzeko ez da nahikoa lanpostuak sortzea, lanpostu horien baldintzak ere egokiak behar dute izan. Zentsu honetan, Lanbidek onartu du enplegua lortu dutenen %18ak oraindik ere DBE jasotzen jarraitzen dutela.

Babesgabetasun egoeran edo gizarte bazterkerian dauden familiak ez dute epe laburrera hobetzeko modurik aurkitzen. Lana aurkitzeko ezintasuna, enplegura bideratutako prestakuntza jasotzeko aukera urriak, etab. jendearen motibazioa ahundu egiten du. EAEko pobrezia-tasak ez du behera egiten; are gehiago, handitu egiten ari da eta gabezia egoera larriak daude horregatik DBE eta bestelako politika batzuk ezinbestekoak dira. Ez soilik langabezia handiko sasoietan pobreziaren aurkako mekanismo gisa, baizik eta desberdintasunaren handitze hori geldiarazteko tresna gisa.

Egoera hau izanik hauek Caritasen proposamenak:

  • Garapen handiago edo txikiagoa adierazten duten pobrezia, gizarte bazterkeria eta desberdintasun egoerek hobera egin arte, ezin da krisiaren benetako konponketaz hitz egin.
  • Gizarte garapena bideratzeko politikak inbertsio gisa ulertu behar dira, ez gastu gisa.
  • Gutxieneko errenten (DBE), gizarte zerbitzuen, adingabeak dituzten familiekiko babesa, menpekotasunaren zaintza etab.en politikak sendotu behar dira.
  • Banaketa egiteko konpromiso etikoan oinarrituz, beharrizanen araberako fiskaltasuna bultzatu.
  • Denontzako ongizatearen alde egingo duen gizarte bat eraiki.
  • Pertsonen zerbitzura egongo den ekonomia bat sortu behar da.
Caritas: EAEn pobrezia eta gizarte-bazterkeria kronifikatu dira