Burujabetzak ba al du aukerarik gaur Hegoaldean?

2017/06/06
Zer dela eta, hain baldintza egokiak edukita, ez da indartzen prozesu soberanista bat (bigarren fronte bat, Kataluniarekin batera) gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan? Honoko paradoxa honi erantzun posible bat ematen saiatzen da hemen Xabi Anza. Diapo hauek, Baionan ekainaren 2an egin zen "Zer nolako prozesu subiranista Euskal Herrian" hitzaldian erabili zituen,

Bi nazio-prozesu eredu ezberdin hasiak dira talka egiten

Gogobeteta daudenak

Autogobernuari dagokionez, Urkulluren bi baldintza:

  • PNVk ez du bultzatuko PSOE edota PPren sostengurik ez duen estatutuaren erreforma (beto eskubidea espainolei)
  • Prozesua: herriari eliteen arteko adostasuna baiestea dagokio (Kataluniako herri aktibazioa ekidin)

PNV-k estabilitate faktore gisa eskaintzen du bere burua (Gasteiz eta Madrilgo aurrekontuak eta Kupoaren inguruko akordioa). Aldebikotasunaren defentsa hertsiak zer ikusia dauka eredu neoliberalaren defentsarekin.

Atsekabetuak (3 iturri edota talde)

Politikoa

  • Ez dago Espainia demokratizatzerik… nazioen aitortzatik, ordea, indartuko da aukera hori
  • Aldebakartasunaren beharra

Kulturarena

  •  Euskarak bere gaina jo du erkidegoan, eta egoera larrian dago gainerako probintziatan
  • Españolizazioaren normalizazio areagotzen ari da

Sozioekonomikoa

  • Neoliberalismoaren hegemonia
  • Instituzioetan talka hori ez da garbi agertzen oraindik
  • Alternatibak inbisibilizatu egiten dira

Diapoak deskargatu nahi badituzu klikatu hemen