Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Bihar, 10 000 enplegu klimatiko Iparraldean

Bihar, 10 000 enplegu klimatiko Iparraldean

2015/04/28
Zentral nuklearrak, Ikea, bide garraioak, AHTaren bide berria edo «Notre Dame Des Landes» aireportua, 2X2 bideak, Genetikoki Eraldatutako Organismoak, Lacaune ardiekilako lantegiak edota 1000 behitako etxaldeak, hots erregularki inposatu nahi dizkiguten katastrofe sozial edo ingurumen-hondamendiak, horiek guziak beti molde berean erakutsiak dira, hau da «Enpleguarendako ona da».

Bizi! mugimenduak atera duen azterketa osoa irakurri

40  urtez  hazkundearen  sineskeriak,  produktibismoaren  aldeko  lasterketa  eroak,  lurraldearen antolaketak  eta  garraioen  biderketak,  baliogabeko  eta  inposatutako  xede  handiek  sekulako langabezia,  ezberdintasunak  eta  frustrazio  sozialak  baizik  ez  dizkigute  ekarri,  bai  eta  ere  gure gizartearen, deshumanizatzea eta oreka ekologiko handien arriskuan ezartzea, biziki fite areagotzen eta lastertzen ari den nahasmendu klimatiko izigarriarekin hasiz.

Politika klimatikoa eta tokiko enpleguak:

Zertako ez dituzte agerian emaiten «Enpleguarendako ona da» teoriaren aldeko defendatzaile sutsu  horiek  Ikea  edo  laborantzaren  industrializazioak  kopuru  oraino  handiagoan desagertarazten dituzten  enpleguak?  Zergatik  ez  dute  sekulan  aipatzen,  nuklearrak  irensten  duen  alimaleko diru zamarekin,   bizitegiak  isolatzeko  edo  energia  berriztagarriak   garatzeko  sailetan,  zenbat  enplegu sortzen  ahal  diren?  Egia  erraiteko,  ez  digute  nehoiz  aitortzen  zenbat  enplegu  sortuko  lukeen  beste politika  batek,  beste  gizarte  eredu  batek.  Bizi!  aldaketa  klimatikoaren  kontra  eta  trantsizio ekologiko  eta  sozial  anbiziotsu baten  alde  borrokatzen  den  mugimendua  da  eta aspaldidanik galdera hau gogoetatzen du.

Egia  erraiteko,  ez  digute  nehoiz  aitortzen  zenbat  enplegu  sortuko  lukeen  beste politika  batek,  beste  gizarte  eredu  batek

Hegoaldean  gehiengoa  duen  langile  konfederazioa   den   ELA  sindikatuarekin  bildu  gara, ikerketa  bat  eginarazi  baitu  hegoaldean  zenbat  enplegu  berde  sortzen  ahal  diren  jakiteko. Klimaren  eta  trantsizio  energetikoaren  arloan  biziki  sentsibilizatuak  diren  sindikatu  honen arduradunek harremanetan sartu gaituzte ikerketa horren egilea den Jose-Ramon Becerra-rekin.

Jose-Ramon  Becerra  ingeniaria  da,  segurtasun  industrial,  energetiko  eta  ingurumenetako gaietan  berezitua.  Aspaldiko  militante  ekologista  da.  Kontsumo  arduratsuen  gaietan  ari  den Ekokontsumo federazioko idazkaria izan da. Gaur egun Equo talde ekologistako bozeramailea da.

Proposamen egingarriak:

Hegoaldean  gehiengoa  duen  langile  konfederazioa   den   ELA  sindikatuarekin  bildu  gara, ikerketa  bat  eginarazi  baitu  hegoaldean  zenbat  enplegu  berde  sortzen  ahal  diren  jakiteko

Becerra  jaunak  onartu   du  Bizi-rentzat  ikerketa  bat  egitea  horren  bidez  erakusteko  zenbat enplegu  eta  nolakoak  sortzen  ahal  litezkeen  Iparraldean,  trantsizio  energetiko  eta  ekonomia birtokiratzeko anbiziozko politika plantan ezartzen balitz. Horrelako politika klimatiko batek hainbat arlotan  hautu  zehatzak  behartuko  lituzke:  laborantza,  industria,  neurritasun  energetikoa,  energia berriztagarriak,  bizitegien  zaharberritze  energetikoak,  mugikortasun  jasangarria,  hiriko hondakinen birgaitzea, ekoizpen batzuen birtokiratzea, zirkuitu laburrak eta hurbileko saltegiak…

4  hilabetez,  Becerra  jaunak  anitz  bilaketa  eta  azterketa  egin  du,  eta  pixkanaka eskuetan duzuen  txostena  idatzi  du.  Auzolan  taldeak  (Bizi-n  sail  sozialak  lantzen   dituenak)  erregularki berrirakurriz  eta  bere  dokumentu  bilaketetan  lagunduz  parte  hartu  du  lan horretan.

Hautua  egin  dugu  hipotesia  kontserbadoreenak  erabiltzea  bakarrik,  eremu  bakoitzean  edo neurri  bakoitzaren  arabera,  enplegu  sortzeen  potentzialaren  estimazio  ttipiena  erabiltzea,  emaitza fidagarrienetara  heltzeko  xedearekin.  Ber  maneran  ere,  hautatu  dugu,  Estatu  mailako  lege  aldaketa baten  beharra  ukan  gabe,  tokian  bertan  gauzatzen  ahal  diren  politikak  ikertzea. Adibide  gisa,  lanapartekatzearen  aldeko  politika  boluntarista  batek  argiki  langabeziaren  borrokatzea  ahalbidetuko luke,  eta  hori  lehen  gaien  eta  energia  primarioen  gainean  presioa  goititu  gabe,  bai  eta  jada martxan den nahasmendu klimatikoa larriagotu gabe ere. Hots, lanaren partekatzea, politika klimatiko baten  osagai  naturala  litzateke,  baina  ez  dugu gure  ikerketan  konduan  hartu,  zeren  tokian  errotzeko xedea  du,  lurralde  batetara  mugatuz,  hots  Bizi!  mugimenduaren  ekintzarentzat  erreferentzia  gisa erabiltzen den Ipar Euskal Herriko eremura eta haren 290 000 biztanleetara mugatuz.

Gaur  aurkezten  dizuegu  beraz  Jose-Ramon  Becerra-k  egin  duen  ikerketa.  Ikerketa  horrek erakusten  du  Ipar  Euskal  Herrian  politika  klimatiko  anbiziotsua  eramana  balitz  nola  10  000 enplegutik gora  sortzen ahal  liratekeen,  jakinez kopuru hori konparatu behar zaiola gure  lurraldean, 2015eko  urtarrilean  ziren A  kategoriako 15 883 langabetuei (azken  hilabetean  nehongo aktibitaterik gabe zineak).

Eztabaidarako ekarpena:

Zuen  irakurketari  eta  gogoetei  aurkezten  diegu  ikerketa  hau.  Zuen  gaitasun,  esperientzia, lekuko  eta  alorreko  ezagutzak  lagun,  ez  duda  eta  egin  zuen  oharrak,  igor  zuen  iruzkin,  zuzenketa proposamen, emendakin edo ekarpenak.

Alde kuantitatibotik  haratago,  ikerketa  honek  Ipar  Euskal  Herriarentzat  egiazko  trantsizio politika  bat  marrazten  du.  Ikerketa  hau,  urtean  zehar,  jendarteari,  Iparraldeko  bizitza  politiko, ekonomiko  eta  sozialeko,  bai  eta  ingurumenaren  eta  kultur  arloko  aktore  ezberdinei  ere erakutsiko diegu.  Guretzat  eztabaidari  egiten  zaion  ekarpen  bat  da,  gure  lurraldean  ekonomia,  komertzioa, laborantza,  energia,  lurralde  antolaketa,  garraio  eta  hondakinen  politikan,  etab.  egiten  ahal  diren hautu  kolektiboen  arloan.  Aberastuko  dugu  eta  emendakinak  gehituko  dizkiogu,  sortuko  dituen iruzkinen araberan. Zuen aldi da orain.

Gure  lurraldearentzat  eta  bertako  biztanleentzat  etorkizun  jasangarria   aitzin- ikustea ahalbidetuko diguten trantsizioak, gaurdanik elgarrekin eraiki ditzagun.

Bizi!

Ikerketa   honen   sakontzeaz   eta   zabaltzeaz   interesatuak   direnak   gomitatuak   dira   Bizi!ko  Auzolan taldearekin harremanetan sartzerat (info@bizimugi.eu).