Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Bidezko zerga politika baten alde

Bidezko zerga politika baten alde

2013/04/04
Azterketak 27: Bidezko zerga politika baten alde / Fiskaltasuna gure gizarte-ereduaren oinarrizko osagaia da. Funtsezko garrantzia du, hark eragiten baitu zenbat diru biltzen duten administrazioek zerga bidez, nola biltzen duten, bai eta administrazioen gastu maila ere.

Azterketak 27: Bidezko zerga politika baten alde liburuxkako sarrera

Zergen  inguruko  eztabaida  bereziki  garrantzitsua  da  krisiak gogor  jo  duen  honetan.  Erakunde  ofizialak  etengabe  ari  dira murrizketak  egiten,  krisiaren  ondorioz  dirurik  ez  dagoela argudiatuta. Horra hor diskurtso nagusia, eta ez du ez erantzunik ez protestarik onartzen. Guk, ordea, jakin badakigu egia erlatiboa dela, eta gure egia ezagutu nahi dugu. Horrexegatik egin dizkiogu galdera hauek gure buruari: egia al da diru-sarrerarik eza krisiari zor  zaiola?  Zer  neurritan  eragin  die  abagune  ekonomikoak murrizketei? Zer egoera dute Europan?

Aldaketa bestelako zerga-sistema batek  lagunduta  baizik  ez  da  etorriko

Txosten  honen  bidez,  eztabaida  mediatikotik  kanpo  dauden galdera  horiei  eta  beste  batzuei  erantzuten  saiatuko  gara. Proposamena  eta  mobilizazioa,  horra  hor  zer  planteatzen  dugun gizartean aldaketa eragiteko, eta aldaketa bestelako zerga-sistema batek  lagunduta  baizik  ez  da  etorriko.  Egungo  sistema  sustatzen duten interesak kontra izango ditugu, ez da bide samurra izango, eta  borroka  luzea  bezain  gogorra  izango  da.  Itxaropena  badago, ordea. Gure zerga-sistema ezagutzeak behar adina argudio jarriko digu eskura, ibilbidean aurrera egiteko.

Txosten  honek  bidean  aurrerapausoak  ematen  laguntzeko tresna  izan  nahi  du.  Txostenak  nagusiki  erakutsi  nahi  du  badela aldaketarako tartea, bestelako zerga-sistema bat osa daitekeela, eta beste  leku  batzuetan  bestelako  errealitateak  daudela,  eta  hori  ere hemen egin daiteke. Beste behin ere, borondate politikoa behar da; hori besterik ez.

Guztia irakurri