Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Bi urrats erabakigarri Euskoarentzat!

Bi urrats erabakigarri Euskoarentzat!

2018/01/22
Baionako hiria lehendabizikoa izan da hautetsien gastuak, elkarteen diru-laguntzak eta nahi dituzten lantegien fakturak euskoekin ordaindu ahal izateko hitzarmena bat bozkatu izana. Herriko Kontseiluak, aho batez, bozkatutakoa urrats erabakigarri bat izateaz gain, Frantzia mailako beste tokiko moneten eta komunikabideen interesa azkarki piztu du.

Eusko euskal monetaren prentsa oharra

Baionako hiriak euskoak erabiliko dituela zabaltzeak eragin duen oihartzuna prentsan: ikus hemen gure prentsa azterketa

Frantzia mailan beste Herriko Etxe batzuk beraien tokiko zerbitzu publikoetan ordainketak tokiko monetarekin egitea ahalbidetu dute: igeritokiak, kantinak, liburutegiak, garraioak etabar.... Baina, sekulan inor ez da hausartu tokiko monetarekin ordainketak egin ahal izateko urratsak ematea. Arrazoia: frantziako araudiak hori egitea ezinezkoa dela pentsatzera ematen duen 2012ko abenduan bozkatua izan den erabaki bat. Pirineo Atlantiko Departamenduko Prefeta erabaki horretan oinarritu da, hain zuzen ere, joan den abenduan, Baionako Herriko Etxeak hartutako deliberoa berehalako auzitegira jaukitzeko. Prozedura hori, arazo teknikoengatik, joan den urtarrilaren 11n auzigabetze batekin bukatu zen arte.
Eta, orain zer? Bigarren urrats erabakigarria: Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak eta Euskal Hirigune elkargoko lehendakariak joan den ostiralean Hirigune elkargoari ere ondoko asteetan Euskoan kidetzeko proposamena luzatuko ziola jakinarazi zuen, eta, ondorioz, Baionarekin bozkatua izan den hitzarmenaren antzeko dokumentua bozkaraziko (Ikus hemen Mediabasken artikulua). Eskubide publikoan eta tokiko monetetan adituak diren goi mailako abokatuen iritziak kontuan harturik, Fingaroko artikulu honek ongi laburbiltzen duen bezala, Etchegarayen ustez egungo lege kuadroa ez doa tokiko elkargoek tokiko monetan ordainketak egitearen aurka.
Bi urrats erabakigarri Euskoarentzat!

Argazkia: Photo Mobile