Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Beldurra galdu beharra dago, euren indarra baita

Beldurra galdu beharra dago, euren indarra baita

2013/05/24
Roosbelt-ek berak esan zuen presidente kargua hartu zuenean: Ez diogu ezeri beldurrik izan behar, beldurrari berari izan ezik. Egun ere beldurrak eraginda geldirik geratzeko arriskua daukagu. Banaka banaka laneko eskubideak eta eskubide sozial guztiak suntsitzen ari dira. Ezin dugu axolagabekerian geratu eta gauzak horrela utzi. Denoi eragiten digu. Horregatik Greba Orokorrera deitzen diegu… (m30greba)

1. Prestazio sozialak murriztu eta pobreziara edo bazterketara kondenatzen dituzten pertsonei. Bereziki emakumezkoei, populazio erdia izanik, beste zigorra ezartzen baitzaie: murrizketa horien koltxoia izatea.

2. Langabezian daudenei, egungo politikak enplegua suntsitzen dutelako eta enplegu bat topatzeko aukerarik gabe uzten dutelako; are eta gutxiago enplegu duina. Nahiz eta emakumezko geroz eta gehiago lana “soberan” izan.

3. Gazteoi, %47,6ko langabeziako tasa dutenak. Inoiz egokien prestaturik dagoen belaunaldia beharturik dago miseriazko enpleguaren bila lehiatzeko edota atzerriratzeko.

Ezinbestekoa da beldurra galtzea eta denok elkarrekin oihukatzea indarrik galdu ez duten betiko sloganak: justizia, lana, duintasuna eta demokrazia

4. Erretiroan dagoen jendeari, haiek nozitzen dute eta gobernuek erabaki izana  Bankari diru publikoa emateko euren pentsioak murriztu behar direla.

5. Dendari txikiei ere, zuek ondo bai dakizute joko maltzur honetan galtzaile zaretela, denda handiak txikia jaten baitu. Gainera, zuen lanbideak ez du etorkizunik jendeak erosteko ahalmenik ez badu.

6. Orain arte geneukana lortzea zenbat kostatu den jakitun diren gurasoei. Orain dena botatzen ari dira. Gurasook oldartu behar dugu ez badugu nahi bidegabeko gizartea utzi gure seme-alabei.

7. Sektore publikoa nahiz pribatuan enplegua duen pertsona orori eta soldata eta lan baldintzatan erasotzen zaionari. Bereziki prekarietatean dagoen jendeari. Doako eta unibertsalak diren zerbitzu publikoetarako eskubidea denona da, gobernuek kolokan jartzen badute ere. Eta guztioi, jakin dezagun enplegu duina izatea ez dela pribilegioa, eskubidea baizik.

8. Hainbeste gezurrekin nazkaturik dauden ordezkari politikoei, beren lana asko behar dugu eta. Zintzotasunatik bere alderdiei eta legebiltzarretara eraman ditzaten kalearen nahia. Kalearen nahia da eremu demokratikoaren adierazpidea. Politikari hauek uko egiten diote hiritarrak esplotatzeari eta politika ulertzen dute besteon zerbitzuan denontzako bizitza duina izateko.

9. Orohar elkartasuna eta zuzentasuna hitzek zerbait esan, bihotzera iritsi eta hunkitzen direnei. Pobrezia gure inguruan egunero hazi eta horrela ezin dela duin bizi pentsatzen dutenei.

10. Behar dugun aldaketaren itxaropena galdu ez dutenei eta gizartearen aginte mobilizatuaren alde borrokatzen direnei, gauzak alda daitezen. Ustelkeriarekin nazkaturik daudenei, injustiziak ezartzen dituzten alderdi berberak kutsaturik baitaude eta. Birsortze politiko eta demokratikoa beharrezkoa dela sinesten dutenoi.

Guzti guztioi, greba orokorrak suposatzen duen ariketa demokratikoan parte hartzea eskatzen dizuegu, baita ere egun horretarako deitu diren mobilizazioetan. Ezinbestekoa da beldurra galtzea eta denok elkarrekin oihukatzea indarrik galdu ez duten betiko sloganak:  
justizia, lana, duintasuna eta demokrazia.