Hemen zaude: Hasiera Artikuluak [Azterketak 39] Soldatak Gipuzkoan: eros ahalmena behera, desberdintasunak gora

[Azterketak 39] Soldatak Gipuzkoan: eros ahalmena behera, desberdintasunak gora

2019/06/26
Dokumentu honetan, Gipuzkoako soldaten nondik norakoak aztertuko ditugu. Horretarako 2008tik 2017rako datuak izango ditugu oinarri. 2008 urtea hartzea oinarritzat ez da ausazkoa; izan ere, urte hori izan zen krisia hasi zen urtea eta gure asmoa da dokumentu honetan krisiak soldaten bilakaeran izan duen eragina ikustea. Honela, bilakaeraren analisia egin ahalko dugu, betiere dagokion adierazlearekin alderaketa eginez, hala nola, Kontsumo Prezio Indizearekin (KPI). Hurrengo lerroetan, soldaten bilakaera ez ezik, soldataren banaketa, banaketa hori sexuka nola ematen den, migranteengan zer nolako eragina duen edota gazteen egoera prekarioa ere ikusiko dugu.

Azterketak 39Aipatu beharra dago soldatei buruz informazio fidagarri oso gutxi dagoela. EAEko aldundiek datu esanguratsuak dituzten arren, Gipuzkoako aldundiak baino ez ditu argitaratu datuak honen inguruan. Argitaratu den azkenengo dokumentuak 2017ko datuak ematen ditu, honako izenburua duelarik “soldatak, pentsioak, langabezia prestazioak eta gizarte aurreikuspeneko erreskateak Gipuzkoan”. Datu horiek enpresek ogasunari ematen dizkien lan etekin eta aktibitate ekonomikoen atxikipen eta sarreretatik jaso dira. Nahiz eta datuak bakarrik Gipuzkoakoak izan, beste herrialdeetan egoera eta bilakaera antzekoa dela uste dugu. Beraz, ondorioak Euskal Herri osorako baliogarriak izan daitezke.

Irakurri Azterketa osoa

Aurkibidea

1. Soldaten batez bestekoa %1,9 besterik ez da igo bederatzi urtean

2. Eros ahalmena 10 puntu murriztu da

3. Desberdintasunak areagotuz jarraitzen dute

4. Genero soldata arrakala altuak berean darrai

5. Migranteen egoera, erabat kaxkarra

6. Gazteen prekarietatea

7. Ondorioak