Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Azaroko liburu berriak

Azaroko liburu berriak

2014/12/01
Hauexek dira hilabete honetako liburu berriak: "Diario de un gudari en el frente de Euskadi"; "Vieja luna de Bilbao. Crónicas de mi generación"; "Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk"; "Crónicas del estallido. Viaje a los movimientos sociales que cambiaron América Latina"; "El capital en el siglo XXI"; "Ganar o morir. Lecciones políticas en Juego de Tronos"; "Desiguales por Ley. Las políticas públicas contra la igualdad de género" eta, "Exilio Vasco en América".

Zatoz gure liburutegira!


Urkijo, Jaime:"DIARIO DE UN GUDARI EN EL FRENTE DE EUSKADI”. Intxorta, 2014, 570 orr. ELAko militante hau Rosa Luxenburgo batailoian kapitain izan zen gerra zibilean, eta lehen pertsonan bere testigantza kontatzen digu, lubakietan hasi eta aginte postu edota Gobernuaren bulegoetaraino.




Zulaika, Joseba:VIEJA LUNA DE BILBAO. Crónicas de mi generación”. Nerea, 2014, 349 orr. ETAk, sozialismoa, euskarak, ateismoak eta feminismoak markatu dituen belaunaldi baten memoriak dira. Valentin Bengoa eta ELArekin lotutako erreferentzia ugari ditu.


Azurmendi, Joxe:”HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk”. Elkar, 2014, 626 orr. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duten arrasto sakona ere.


Cúneo, Martin y Gascó, Emma:”CRÓNICAS DEL ESTALLIDO. Viaje a los movimientos sociales que cambiaron América Latina”. Icaria, 2013, 406 orr. Latinoamerikako mugimendu sozialen inguruko liburu hau, Argentinatik Mexikora arteko aktibisten testigantzetan oinarritzen da.



Piketty, Thomas: “EL CAPITAL EN EL SIGLO XXI”. Fondo de Cultura Económica,2014,663 orr. XVIII. Mendetik gaur egun arte diru-sarrera eta aberastasuna mundu mailan nola banatzen den sakon aztertzen duen lana da. Ondarearen metaketa prozesuan errepikatzen diren zenbait molde bistaratzen dituen ibilbide historiko zorrotza dugu.




Iglesias, Pablo (koord.):GANAR O MORIR. Lecciones políticas en Juego de Tronos". Akal, 2014, 284 orr. Orden sozial eta politikoa suntsitzen diren jokalekua deskribatzen du Juego de Tronos-ek, ezkortasun orokortuarekin bat egiten duen ikuspegi batetik, ezagutzen dugun mendebaldeko zibilizazioaren amaieraren kontzientzia ere iradokitzen du.


Pazos Moran, María:”DESIGUALES POR LEY. Las políticas públicas contra la igualdad de género” Los libros de la catarata, 2013, 285 orr. Justizia soziala eta genero justizia banaezinak dira eta autoreak proposatzen dituen erreformak pertsona ororen onerako izango dira.




San Sebastián, Koldo: "EXILIO VASCO EN AMÉRICA”. Eusko Jaurlaritza, 2014, 475 orr. Memoria historikoa. Gerraren ondorioz Ameriketan finkatu zen euskal erbestea aztertzen du.

 

Azaroko liburu berriak