Hemen zaude: Hasiera Artikuluak "Atzerri gaiei buruzko galderarik ohikoenak" izeneko gida argitaratuta

"Atzerri gaiei buruzko galderarik ohikoenak" izeneko gida argitaratuta

2012/01/12
Langile etorkinei legediari buruzko informazioa ematea, immigranteek legedi hori, haien bizi-kalitatea hainbeste mugatzen duen araudi hori, hobeto ezagutzea da ELA sindikatuko immigrazio arloaren xedea, eta horretarako landu du “Atzerri gaien inguruko galdera ohikoenak” dokumentu hau, gaiari buruzko hirugarrena eta aurrekoak baino osatuagoa.

2011. urtean aldatutako atzerritartasun legean jasotako arauen laburbilduma baino ez da dokumentua. Sindikatuak behin eta berriro salatu izan duenez, “eskulan huts” modura tratatzen ditu lege horrek etorkinak, eta lan-merkatuak ezarritako beharrizanen baitan eta soilik horien arabera kontrolatu eta moldatu beharreko pertsonatzat hartzen ditu. lege horrek azala eta mamia ematen dio kolektibo horren eskubiderik ezari, babesik gabe eta egoera are ahulagoan uzten ditu eta behin eta berriro txantajea egiten die “paperak” kentzeko mehatxupean. lege horrek gizartean, lan munduan eta abarretan dituen ondorioak dira ELAren kezka; izan ere, krisi ekonomikoak eta lan-munduaren araurik ezak eta prekarizatzeak eragindako zailtasun orokorrei ez ezik, ziurgabetasun juridikoari ere egin behar diote aurre etorkinek, eta gure sindikatuak oso kontuan izan nahi du arazo hori. Horrenbestez, langile etorkinen laneko eta gizarte mailako baldintzak hobetzeko lanean diharduten sindikatuko arduradun, ordezkari, afiliatu eta abarrentzako tresna premiazkoa ere bada dokumentu hau.

Hemen liburua

"Atzerri gaiei buruzko galderarik ohikoenak" izeneko gida argitaratuta

Liburuaren azala