Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Atxaga: ELA agian ADEGI baina serioagoa da

Atxaga: ELA agian ADEGI baina serioagoa da

2015/06/12
Ekainaren 9an Atxagak Faktoriako elkarrizketan esandakoak jaso ditugu hemen: "Atzo bertan programa honetan hitz egin zuen Jose Miguel Ayerza ADEGIkoak, eta halako batean datuak ematen ditu, nire ustez oso modu sibilinoan eta gaizki emanda, esanez gutxi gora-behera gauzak ongi doazela. Hori sinistuko du gogoa daukanak hori sinisteko, baina hori da sinestezina. Eta halako batean berak esaten du, uste dut ELA sindikatuaz ari zela, edo agian Caritasi buruz ari zen: bueno, serioak izan behar dugu. Nik esango nioke: aizu, gizona, barka ezazu, baina nik ez dut uste ELAk seriotasun faltarik daukanik. Agian zu baino serioagoa da, edo zure organizazioa baina serioagoa da."

Bernardo Atxagari ekainaren 9an Faktoria saioan egin zioten elkarrizketaren zati bat duzu hemen:

"Gauzak azkarregi egiten dira, jendeak ez du eserita, geldirik pentsatzeko denborarik. Flamenkoek diote: maisua eseri eta pentsatzen jartzen da. Bada, hemen ez. Hemen maisuak ez dauka eseritzekoo aukerarik. Hala iruditzen zait niri. Gurpil gaiztoa da: azkarregi doaz gauzak, beraz ez dago pentsatzeko denborarik, beraz zenbat eta sinpleagoa mezua orduan eta hobeto, eta denok jokatzen dugu hitzekin. Nahikoa da hitz bat oker esatea, ja egin duzu publizitatea.

Jose Miguel Ayerza ADEGIkoak, datuak oso modu sibilinoan eta gaizki eman zituen, esanez gutxi gora-behera gauzak ongi doazela. Hori sinistuko du gogoa daukanak hori sinisteko, baina hori da sinestezina

Atzo bertan programa honetan hitz egin zuen Jose Miguel Ayerza ADEGIkoak, eta halako batean datuak ematen ditu, nire ustez oso modu sibilinoan eta gaizki emanda, esanez gutxi gora-behera gauzak ongi doazela. Hori sinistuko du gogoa daukanak hori sinisteko, baina hori da sinestezina. Eta halako batean berak esaten du, uste dut ELA sindikatuaz ari zela, edo agian Caritasi buruz ari zen: “bueno, serioak izan behar dugu.” Nik esango nioke “aizu, gizona, barka ezazu, baina nik ez dut uste ELAk seriotasun faltarik daukanik. Agian zu baino serioagoa da, edo zure organizazioa baina serioagoa da.” Bide batez bezala esaten du “izan gaitezen serioak”. Bada, bai jauna, serioak izan behar dugu, baina zu ere bai eh!"