Alternatiben Herriari buruz jakin nahi duzun guztia

2015/10/13
alternatiben_herria.jpg
Urriaren 24a bertan dugu jada, eta gauzak lotzen goaz Bilbon ospatuko dugun Alternatiben Herria arrakastatsua izan dadin (antolakuntza prozesua dagoeneko arrakastatsua izan da!). Hemen bildu nahi izan dugu egunari buruzko informazio esanguratsuena, jendeak jakin dezan zer izango den 24koa, eta zer aurkituko duen Bilboko Areatza eta Alde Zaharrean egun osoan zehar. Ekimena zabaltzeko bideoa ere sartu dugu.

Ekimenari buruzko informazio guztia www.alternatibenherria.eus webgunean aurkituko duzu.

Hemen duzu Egitarau nagusia:

Alternatiben Herria egitaraua

Autobusak egongo dira. Informazio gehiago nahi baduzu idatzi mrafundazioa@ela.eus helbidera.