Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Alternatiben herria eraikitzen lagundu nahi?

Alternatiben herria eraikitzen lagundu nahi?

2015/09/07
Urriak 24 gerturatzen ari da eta Alternatiben herria badoa forma hartzen. Alternatiba desberdinen saretzean lagundu nahi duen ekimen honek agerian utzui nahi du egunero hartzen ditugun erabakiek duten garrantzia, gizarte eredua justuagoa eraikitzeko orduan. Ahalik eta jende gehienengana iritsi nahi dugu eta Alternatiben herriaren eraikuntzan bertan ere, ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dugu. Animatzen?

Ekimena nondik dator?

Alternatiben herria manifestuaXabier Harlouxet eta Ainhara Plazaolak hemen azaltzen dute nondik datorren ekimena: Alternatiba Baionatik... Bilbora

Alternatiben herrixka mobilizazio zer den azaltzen du power point honek: Zer da Alternatiben Herrixka?

Donostian ere ospatu zen Alternatiben herrixka: Bertan da Donostiako Alternatiben Herrixka

Baionan hasi zen Alternatiba mobililizazio ereduaren funtsa azaltzen du elkarrizketa honek: alternatibak behetik hasita.

Baionatik Bilbora Zokoa, Donostia eta Donibane Garazitik pasata. Unai Oñederrak hemen azaltzen du Alternatiba prozesua Euskal Herrian nola joan den hedatzen: Euskal Herria, Alternatiben herria

Adolfo Muñoz "Txiki"-k alternatibak eraikitzera deitzen digu artikulu honetan: Alternatibak eraiki

Alternatiben herriaren ekimen guztia blog honetan jarrai dezakezu: http://alternatibenherria.eus/

 

Alternatiben Herrian sistema aldatzera goaz, sinatu duzu?

Manifestu bat idatzi dugu ahalik eta txikimendu gehien biltzeko. Hemen duzu manifestua zabaldu eta sinatzeko: http://alternatibenherria.eus/manifestua-atxikimenduak/

Alternatiben herria kamixeta

Kamixetak salgai

Proiektua finantzatzeko kamixetak salgai ditugu (12 euro). Nahi izanez gero idatzi email honetara: fundazioa@elasind.org. Bestela salgai dituzu ere Iruñean (Katakrak), Donostian (Doka eta Emaús), Eibarren (Emaús), Irunen (Emaús), Errenterian (Mikelazulo), Oiartzunen (Amazkar), Gasteizen (Hor dago taberna), Ondarrun (Arrigorri ostatua) eta Bilbon (Zirika eta Ekoetxea).

Boluntarioak behar ditugu!

Alternatiben herria eraikitzeko eta egunean bertan guztia nahi bezain ongi joan dadin boluntarioak behar ditugu. Boluntario izan nahi baduzu idatzi email honetara: fundazioa@elasind.org

 

Alternatiben herria eraikitzen lagundu nahi?