Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Alternatibak krisiaren aurrean

Alternatibak krisiaren aurrean

2014/04/23
Eric Toussaintek Europan bizi dugun krisiari egiteko berehala hartu beharreko 19 neurri proposatzen ditu; orokorrean finantza-sektorea eta bereziki banka sektorea arautzera bideratutako daudenak. Horretaz gain, banka eta aseguru sektoreen gizarteratu eta hiritarren kontrolpera pasatzea proposatzen du. Jarraian, biztanleriaren gehiengoaren alde jokatuko luketenak jorratzen ditu: austeritate planak eten, zor publiko ez -legitimoaren ordainketa baztertzea, zerbitzu publikoen sustatze eta hedatzea eta besteak beste, Euroa bera zalantzan jartzea. Bestelako Europa baten alde, indarrean dauden Hitzarmenak baztertu eta "Herrien Europa" bateko aldeko prozesu konstiziogile baten aldeko apustua egiten du.

"Alternativas a la crisis" artikuluan, Europan bizi dugun krisiari aurre egiteko berehala hartu beharreko neurri sorta proposatzen digu Eric Toussaint politologoak. Hauetariko asko, finantza eta banka sektorera zuzenduta daude:

- Bankuen tamainaren murriztea

- Gordailu-banka eta Negozio-bankaren arteko bereiztea

- Produktu eratorrien debekua

- Finantza produktuak, merkatura atera aurretik, baimen bat eskuratu beharra exijitzea

- Espekulazioaren debekua

- Galerak gizarteratzeko debekua

...

Banka sektoretik kanpo, bestelakoak ere zerrendaratzen ditu Toussaintek:

- Austeritate neurriak eten beharra

- Aseguru sektorea gizarteratu eta sektore publikoan txertatzea

- Zerga justizia: botere publikoen baliabideak handitu

- Zerbitzu publikoen sustatze eta hedatzea

- Banaketa-bidezko erretiro-sistemak berrezartzea

- Lanaldiaren murrizketa, enplegu beteko egoera bermatu asmoz

- Euroa zalantzan jartzea

- Bestelako Europa baten alde, indarrean dauden Hitzarmenak baztertu eta "Herrien Europa" bateko aldeko prozesu konstiziogile baten aldeko apustua.

...

Zehaztasun gehiago izateko, irakurri ezazue, artikulu osoa.