Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Alternatibak Europako Batasun solidarioa sortzeko

Alternatibak Europako Batasun solidarioa sortzeko

2012/09/03
Finantza-krisiaren ondorioak begibistakoak dira. Gobernuen, Europako Batzordearen, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europako Banku Zentralaren laguntzaz baliatuz krisiaren jatorrian dauden finantza erakundeak estatuen zorrarekin aberasten eta espekulatzen ari dira. Era berean, enpresa pribatuen zuzendaritzek egoera baliatzen dute herritar gehienon eskubide ekonomiko eta sozialen kontra egiteko.

La deuda o la vida liburutik (Eric Toussaint)

Defizit publikoaren jaitsiera ez da egin behar gastu sozialak murriztuz baizik eta zerga bidezko sarrerak handituz iruzur fiskal handiaren kontra ekinez eta kapitalaren, finantza mugimenduen, jabetzaren eta aberatsen sarreren gaineko zergak igoz. Defizita txikitzeko, era berean, armagintzan egiten diren gastuak murriztu behar dira, gizartearentzat baliogabeak diren gastuekin eta ingurumenarentzat kaltegarria diren gastuekin egin behar den moduan. Haatik, ezinbesteko da gastu soziala handitzea, batez ere depresio ekonomikoaren eraginak baretzeko. Baina haratago joanez, krisi hau aukera ederra da logika kapitalistarekin amaitu eta gizartean aldaketa sakonak eragiteko. Besteak beste produktibismoarekin hautsiz, arlo ekologikoa kontuan hartuz, jarrera zapaltzaileekin amaituz (arrazakeria, patriarkatua, etb.) eta ondasun amankomunak bultzatuz.

Hori lortzeko ezinbestekoa da krisiaren kontrako mugimendua sortzea, Europa mailan zein eskala lokalean, justizia sozialean eta klimatikoan oinarritutako irtenbideak abian jarri ahal izateko  indar harremana lortzeko.

Hemen alternatiba hori sortzeko CADTM-k proposatzen dituen 8 bide

Alternatibak  Europako Batasun solidarioa sortzeko