Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Elkartasuna eta autogestioa Grezian

Elkartasuna eta autogestioa Grezian

2014/07/07
Antonio Cuesta Marínek Greziako lurretan izan den erresistentziaren bidea, zorrotz eta zehatz aztertzen du testu honetan, ondo baino hobeto baitaki ekimen horiek zein egoera politiko, sozial eta ekonomikotan sortu diren. Horien berri ematen duelarik, tresna politiko bat sortzen du, jardun politiko berri horiek hedatzeko eta beste lurralde batzuetan hezurmamitzen ari direnekin lotzeko. Bere lanak hauspoa ematen dio askoren uste sendoari, giza emantzipazioa, justizia, patriarkatuaren aurkako borroka, iraunkortasuna, etab. borroka internazionalistak direlako uste sendoari, eta argi uzten du pertsona guztiok dugula garrantzia eta leku nabarmena borroka horretan

Antonio Cuesta Marin, liburua osoa irakurtzeko klikatu hemen.

antonio cuesta

 

Yayo Herreroren Hitzaurrea

Ekonomia-krisiak gogor kolpatu du menderaezina zirudien Europa eta, kontinente zaharraren barnean, hegoaldeko herrialdeak doikuntza-planen inposizioak ari dira jasaten, duela oso gutxira arte Europar Batasun aberatsean pentsaezinak ziren inposizio eta murrizketak.

Espekulazioan eta harrapaketan oinarritutako hazkunde-eredu neoliberala lehertu egin zen, finantza-merkatuek sortutako aberas tasunaren hutsaltasuna agerian utziz, eta, kea nola, halaxe desagertu zen aberastasun hori. Natura eta gizalegez egindako lana bazterrera utzita sortutako hazkunde ekonomikoaren ameskeria desegin egin zen herrialdeek egindako zorren zamaz, eta begien bistan geratu zen garapena esaten zioten hura ez zegoela oinarri sendo eta iraunkor baten gainean eraikia. 

Bestelako ekonomia sozial eta solidario baten ernamuin eta ardatz dira ekimen eta proiektu horiek guztiak, pertsonak eta pertsonen ongizatea baita horien muina. Sektore
guztietan dago jendea eraikitzeko prest eta harremanak, politika eta ekonomia ulertzeko beste modu batzuk daudela erakusteko prest. Bizirauteko eta, aldi berean, etorkizuna eraikitzeko estrategia da.
Hegemonia ekonomiko, politiko eta kulturalari buru egitea da kontua.

Kapitala irabazi-tasak azkar batean leheneratzen saiatu zen, eta orduan bere benetako aurpegia erakutsi zuen kapitalismoak. Botere politikoak, botere ekonomikoarekin bat eginik, makinaria suntsikorra jarri zuen martxan, eta hazkundea suspertzea eta enplegua sortzea aitzakiatzat harturik, deuseztatu egin zituen lan-eskubideak; murrizketa ikaragarriak egin zituen gizarte-zerbitzuetan, mendekotasunaren arloan, osasungintzan eta hezkuntza publikoan, egoera larriak sortzeraino; ahuldu egin zuen ongizatearekin zerikusia zuen oro, etxe barneko eremu patriarkaler mugatu zuen pertsonen bizitzaren hauskortasuna eta zaintza; areago higatu zuen lehendik ere aski ahula zen demokrazia…

Bidegabeko lapurretan oinarritutako politika horren aurreko suminduraren adierazpena ez da politika jakin batzuei eginiko kritika soila. Osoko zuzenketa da. Jende asko esnatu da lozorrotik eta gero eta uste sendoagoa da logika kapitalistaren azpian nekez lor daitekeela guztiontzako bizimodu duinik.

Erantzun politikoaren esparruan, hor dira grebak, lege edo zuzentarau bidegabe baino gehiago kriminalen aurkako protestak, kaleratzeen edo zerbitzu publikoen desegitearen aurkako borroka, gora bidean diren neofaxismoen aurkako salaketak… Esparru horietan guztietan, kalean eta auzitegietan, gizartea gero eta aktiboago dago eta hobeto antolatuta.

Baina gainera, gero eta gehiago dira kontra egiteko, irauteko eta bizitza sozial eta ekonomikoa osotasunean berrantolatzeko eskubide legitimoa baliatzen dutenak. Ezin konta ahala proiektu eta ekimen ikusi ditugu jaiotzen eta sendotzen, lankidetzaren bidez beharrizan materialei, afektiboei edo kulturalei erantzuteko. Bestelako ekonomia sozial eta solidario baten ernamuin eta ardatz dira ekimen eta proiektu horiek guztiak, pertsonak eta pertsonen ongizatea baita horien muina. Sektore
guztietan dago jendea eraikitzeko prest eta harremanak, politika eta ekonomia ulertzeko beste modu batzuk daudela erakusteko prest. Bizirauteko eta, aldi berean, etorkizuna eraikitzeko estrategia da.
Hegemonia ekonomiko, politiko eta kulturalari buru egitea da kontua.

Botere ekonomikoari aurre egitea eta alternatibak eraikitzea, bi plano horiek konbinatzea funtsezkoa da. Lehenak aukera emango digu geratzen zaiguna gehiago ez hondatzeko galga jartzeko eta bigarrenak bide emango digu gizartea eraikitzeko beste modu batzuk badirela imajinatzeko eta gauzak beste modu batera egin daitezkeela geure larruan esperimentatzeko.

Testu honetan, Antonio Cuesta Marínek Greziako lurretan izan den erresistentziaren bide bikoitz hori aztertzen du, zorrotz eta zehatz aztertu ere, ondo baino hobeto baitaki ekimen horiek zein egoera politiko, sozial eta ekonomikotan sortu diren. Horien berri ematen duelarik, tresna politiko bat sortzen du, jardun politiko berri horiek hedatzeko eta beste lurralde batzuetan hezurmamitzen ari direnekin lotzeko. Bere lanak hauspoa ematen dio askoren uste sendoari, giza emantzipazioa, justizia, patriarkatuaren aurkako borroka, iraunkortasuna, etab. borroka internazionalistak direlako uste sendoari, eta argi uzten du pertsona guztiok dugula garrantzia eta leku nabarmena borroka horretan.