Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Alternatiba Tourra Donostiara iritsiko da urriaren 5ean

Alternatiba Tourra Donostiara iritsiko da urriaren 5ean

2018/09/05
Klima aldaketa okerrera doa eta 2015eko COP21ak ez zituen irtenbiderik eman. Horregatik abiatu zen Alternatiba itzulia ekainaren 9an Parisetik, sentsibilizazio eta mobilizazio kanpaina erraldoia: Europako 5 herrialde zeharkatuko ditu, 200 etapa eta 5 800 km egingo ditu 3 eta 4ko tandemetan, 4 hilabetez, urriaren 6an Baionan bukatu aitzin. Urriaren 5ean Donostiara helduko da, eta bertan harrera beroa egingo diogu.

2018ko ekainaren 9tik urriaren 6ra. 5.800 km 3 eta 4 plazako tandemetan, 200 etapa Frantzia eta inguruko herrialdeetatik, erronka klimatikoari aurre egin nahi duen gizarte mugimendua suspertzeko, erresistentzia ez biolentoa eta alternatiba lokalak garatuz. Hemen info osoa

Tour Alternatiba mapa

Bizi! Mugimenduak Baionan hasi zuen iniziatiba, Europara eta mundura zabaldu da. Sinesten badugu eta antolatzen bagara, dena posible da, oraino! Katastrofe klimatikoaren, austeritate politikaren eta langabeziaren aurrean mugimendu honek ez du etsi nahi. Etorkizunaren manillarra eskuetan hartuko dugu, etorkizun zoriontsu baterantz joateko, ibilbidean zehar Alternatiba Tourrak topo egingo duten mugimenduekin.

Mugimendu hau gurea da, eta erabaki du sistema aldatuko duela, ez klima!