Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Alternatiba Itzulia: 5.000 km klimaren alde!

Alternatiba Itzulia: 5.000 km klimaren alde!

2015/01/13
"Alternatiba" alternatiben herrixkak egingo diren hirietatik bizikleta itzuli bat antolatu du Bizi! mugimenduak ekainaren 5etik irailaren 6ra. Itzulia antolatzeko diru bilketa abiatu dute crowdfunding bidez. Bideo honek Alternatiba, itzulia eta proiektua laguntzeko aukerak azaltzen ditu. Klima aldaketaren aurka borrokatzeko "alda dezagun sistema, ez klima!" aldarrikapena eramango du mobilizazio berritzaile honek Parisen 2015eko abenduan ospatuko den COP-21era.

Alternatiba Itzulia: 5.000 km klimaren alde!