Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Alternatiba Garazi bihar hasten da

Alternatiba Garazi bihar hasten da

2015/10/09
Bihar abiatuklo da Euskal Herrian egingo den laugarren Alternatiba, Baiona, Zokoa eta Donostia ondoren. Larunbata eta igandean zehar Donibane Garazi alternatiben herrixka bihurtuko da, aldaketa klimatikoaren aurrean gure esku dauden alternatiba praktikoak ezagutu, partekatu, ikasi eta festa giroan ospatzeko, "Alda dezagun sistema, ez klima" lelopean. Hemen duzue egitaraua.

URRIAK 10

Goizeko hitzorduak :

Donibane Garaziko Herriko Etxeko Ohore Gelan, goizeko 10:00etan:
"Hitza Hitz goizaldia, Trantsizioan den Iparraldearekin topaketa" Herriko Etxe aitzinean, 12:30tan : "Alternatiba Itzulian parte hartu duten 3 tokiko txirrindulei Ongi Etorria"


Arratsaldeko hitzorduak :

Ezohizko Hitzaldiak LARUNBATEAN BAKARRIK HOR IZANEN DIREN : Susan GEORGE eta
Noël MAMERE-ekin
"Larrialdi klimatikotik, sistema aldaketara"

Larunbatean, urriaren 10ean, 17:30tan
Vauban zineman
SARTZEA URRIRIK


17:30 "Larrialdi klimatikoa ulertu" Txetx Etcheverry (Bizi! Alternatiba Itzulia)
19:00 Tokiko janari eta edari mahaia
20:00 "Sistema alda dezagun eta ez klima" Susan George (militante altermundialista eta Attac mugimenduaren ohorezko lehendakaria), Alternatiba Garaziren babeslea, Noël Mamère (kazetari ohia "Changeons le système pas le climat" argitaratu berria den liburuaren idazlea)
22:00 Gaueko desfilea, Gauaren Eguna-kari.
23:00 Alternatibar.

URRIAK 11: Alternatiba Garazi

Krisi sozial eta ekologikoari aurre
egiteko alternatiben herrixka,
eta, besta herrikoi haundia
SARTZEA URRIRIK
 
Igande honetan, urriaren 11n,
Donibane Garazin 9:30tarik goiti
 
Biharko munduarekin hitzordua!
 
  • Hitzaldiak eta lekukotasun zehatzak
  • 11  eremu tematiko, zernahi tailerrez osatuak, erakusketa praktikoak eta mota ezberdinetako animazioak 
  • 90 erakusketari
  • Haurren xokoa, ekoizpen herrikoien merkatua, eko-apartamendua, txirrindula konpontzea, trukaketa gunea, etab.
  • Ziganteak, trikitixa, hip-hop-a, mutxikoak, afrikar dantza, kontzertuak
  • Tabernak, bazkariak eta taloak 
 
Egitaraua hemen:

Familiarekin edo lagun giroan gozatzeko, ongi etorri Alternatibara!

Aipa Alternatiba
zuen inguruan!

Afitxak, esku paperak eta prentsa txostena eskuratzen ahal dituzu hemen zure inguruan informazioaren hedatzeko.
Ez duda, zure sareetan pasa berri papera hau. Zure aldi!