Aiala Elorrieta: "TTIP hitzarmenaren atzean AEBen helburu geopolitikoak daude"

2015/03/13
TTIP.jpg
Hemen daukazue Aiala Elorrietari Hamaika telebistako Gurean Gaur saioan egin zioten elkarrizketaren bideoa. Europa eta Ameriketako Estatu Batuen artean negoziatzen ari diren TTIP merkataritza hitzarmenaz aritu zen. "Merkataritzari oztopo egiten dioten neurriak kentzea da sustatzaileen artean helburua, baina eragile askok diote herritarrak babesteko neurriak direla benetan kenduko direnak, helburu geopolitikoen mesedetan."