Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Adolfo Muñoz Txiki: Sindikatua jendea antolatzeko instrumentu bat da

Adolfo Muñoz Txiki: Sindikatua jendea antolatzeko instrumentu bat da

2013/10/17
"Sindikatu batek krisi honetan egin behar duen irakurketa garrantzitsuena da, jendeari esatea indibidualismotik askatu beharra dagoela, hori ez baita irtenbide bat, eta antolatu egin behar dela. Bere jendeari antolatu beharra dagoela esatea baino gauza garrantzitsuagorik ez du esateko sindikatu batek." "ELAk lan handia egin behar du afiliatzeko eta kuotak kobratzeko. Sindikatua autofinantzatu egin behar da, ez da posible sindikalismo alternatiborik, guk defendatu nahi duguna defendatuko duen sindikalismorik, ez bazara autofinantzatzen." Adolfo Muñoz Txikiri ETB Hoy saioan asteazkenean egin zioten elkarrizketatik hartuak.

Galdera- Asperdura al da gizarte honetako minbizia nagusia?

Adolfo Muñoz Tixiki: Asperdura elikatua da. Asperdura ez da naturalki sortzen jendearengan. Jendea arduratuta dago, jendea shock egoeran dago, botereak badaki Estatuan 6 milioi langabeturekin eta EAEn 230.000rekin jendea beldurtuta dagoela. Krisia txantaje bat da. Sindikatu batek krisi honetan egin behar duen irakurketa garrantzitsuena da jendeari esatea indibidualtasunetik askatu beharra dagoela, hori ez baita irteera bat, eta antolatu egin behar dela. Bere jendeari antolatu beharra dagoela esatea baino gauza garrantzitsuagorik ez du esateko sindikatu batek. Eta sindikatua hori da, jendea antolatzeko eta defendatzeko instrumentu bat. Mugimendu sindikalak abagune honetan bi irteera posible ditu:

Zu zara gertatuko denaren protagonista. Guk bide horretan protagonista egin nahi zaitugu, zuek gabe ezinezkoa da bidea egitea

1. Irteera burokratikoa: jendeari esatea "zu lasai, ez arduratu, nik konponduko baitizut arazoa. Gobernuarekin eta patronalarekin ongi moldatzen naizenez, nik aterako zaitut atakatik." Hau ez da soluzioa. Hori da kobertura ematea zure jendea geroz eta okerrago uzten diztuten erabakiak hartzen dituztenei.

2. Irteera demokratikoa: jendeari esatea "zu zara gertatuko denaren protagonista. Guk bide horretan protagonista egin nahi zaitugu, zuek gabe ezinezkoa baita." Lan hori egiteko zure koadroak dituzu, kapitala aurrean duzu zure kontra, eta, gero, lor dezakezun militantzia. Lan ikaragarria da. Gu horretan gabiltza, guk horretan sinisten dugu, ez da beste biderik.

Zer egin dezaket nik nire erakundean bertan, gure jendeak gaitasuna izan dezan mahai gainean daukagun erronkari aurre egiteko

Sindikalismoak askotan ardurak kanpokoei egozten dizkie: egoera ekonomikoa dela, neoliberalismoa, politika... Bai hori horrela da, egia da kanpokoek ardura badutela, baina zuk zer egin behar duzu zure erakunde barruan zure jendearentzat baliagarria izaten jarraitzeko? Hori da sindikalista baten mahai gainean beti egon behar den galdera. Zer egin dezaket nik nire erakundean bertan, gure jendeak gaitasuna izan dezan mahai gainean daukagun erronkari aurre egiteko.

Galdera- Ulertzen dut, beraz, prozesu honetan guztian sindikatuek ere egin behar dutela autokritika.

Sindikatua autofinantzatu egin behar da, ez da posible sindikalismo alternatiborik, guk defendatu nahi duguna defendatuko duen sindikalismorik, ez bazara autofinantzatzen

Adolfo Muñoz Txiki: Sindikalismoa berritu egin behar da, jakina. Lehen esan dizut bi irteera posible daudela, burokratikoa eta demokratikoa. Irteera demokratikoak lan handia eskatzen du. Lan ikaragarria egin behar da irteera demokratikoa hautatu duen erakundea tentsionatua mantentzeko. Irteera burokratikoa, aldiz, oso erraza da. Zu ongi moldatzen zara gobernuarekin, ongi moldatzen zara patronalarekin, gobernuak dirua ematen dizu, eta sindikalismoa desagertu egiten da oreka sozialak bilatzeko trakzio elementu gisa. Eredu hori dauka Espainiak, eredu hori dauka Nafarroak, eta eredu hori ezarri nahi izan zuen Lopezek EAEn, Elkarrizketa Soziala deitzen dioten hori. Abagune honetan Elkarrizketa Soziala deitzea azken 40 urteotan jasan ari garen politikarik alde bakarrekoenari, gustu txarrek txantxa bat da, eta gu ez gaude hori onartzeko prest. Sindikalismoak, ELA egiten ari dena egin nahi badu, kuotak kobratu eta afiliazioa dauka edo beste norbaiten mende dago. Eta ELAk ez du nahi egon ez ekonomiaren, ez ekonomiako munduaren, ez gobernuen mende. ELAk lan handia egin behar du afiliatzeko eta kuotak kobratzeko. Sindikatua autofinantzatu egin behar da, ez da posible sindikalismo alternatiborik, guk defendatu nahi duguna defendatuko duen sindikalismorik, ez bazara autofinantzatzen.

Adolfo Muñoz Txiki: Sindikatua jendea antolatzeko instrumentu bat da