ADEGI eta gardentasuna

2014/02/12
Adegi.jpg
Azken garaietan eta hain hedaturik dagoen iruzurren aurka gero eta gehiago aldarrikatzen da gardentasuna. Azken egunetan Adegik aurkeztatutako lan harreman eredu berrian ere, gardentasuna da gehien aipaturiko oinarrietako bat.

JoxeAngel_UlaziaJoxe Angel Ulazia, Manu Robles-Arangiz Fundazioko kidea

Gardentasunaren izenean zera galdetu nahi nuke enpresarien erakundeari:

1. Zenbat enpresa daude Adegin afiliatuak? Nolako hitzarmenetan edo/eta zein sektoretan?

2.Nola finantzatzen da (kuota, diru-laguntzak, formazioa, beste batzuk...)?

Bizitzako beste arlo askotan bezala, gardentasuna norberetik hasi behar da, eta besteak egin behar dutena esaten ari dena, lehena izan esandakoa betetzen.