Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Aberastasunaren sorrera gora Hego EHn, desberdintasunak ere bai

Aberastasunaren sorrera gora Hego EHn, desberdintasunak ere bai

2017/02/21
2016an gertatutakoaren ondorio nagusia honako hau da: beste urte batez errentaren banaketa aurreko urteetakoa baino are ezberdinagoa da. Enplegua sortu eta langabezia murriztu da; baina, sortutako aberastasuna (BPG) subprime krisia hasi zen urtekoa (2008koa) baino %3,9 altuagoa izan bada ere, langabezia maila orduan zegoena baino askoz ere handiagoa da eta ez da enplegu nahikorik sortu. Izatez, enpleguaren kalitatea guztiz prekarioa da eta era bortitzean diskriminatzen dira emakumeak, gazteak eta 55 urtetik gorakoak.

Egoeraren Azterketa 133Informazio guztia argitaratu berri dugun Egoeraren Azterketa 133an daukazu

Gainera, langabeziagatiko prestazioetara bideraturiko gastuak murrizketak jasaten segitzen du: gero eta pisu txikiagoa du BPGan, urterik urte eskaintzen duen estaldura baxuagoa da eta hartzaileko eta orotara bideratzen den baliabide kopurua murrizten da.

Beraz, ulertezina da bizitzen ari garen une honetan biztanleria osoaren bizi-baldintzak hobetuko dituzten neurriak ez hartzea, pertsona guztiak barneratzen dituen berdintasunean eta gizarte justizian oinarrituriko gizarte eta ekonomia mailako alternatiba sortu beharra baitago.

EA 133 infografia