Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Aberastasunaren banaketa gero eta desberdintsuagoa da

Aberastasunaren banaketa gero eta desberdintsuagoa da

2018/11/05
"Soldaten datuek azken hogeita hamar urteetako Barne Produktu Gordinarekiko pisurik txikiena izan dute 2017an. Gainera, enpresarien errentak %7,1 igo ziren bitartean, lan errentek ia erdia igo zuten, %3,8. Aberastasunaren banaketa gero eta desberdintsuagoa da eta kapitalaren metaketa gero eta handiagoa da." Egoeraren Azterketa saileko 136 alea argitaratu dugu azken hiruhileko datu soziekonomikoak aztertuz.

Egoeraren Azterketa 136Irakurri Egoeraren Azterketa 136 osoa

EGOERAREN AZTERKETA

Aurkibidea

1. Zifrak hobetu arren, 2008tik urrun gaude
2. Langabezia
3. Zerbitzuen sektorea gorantz
4. Prekarietate
5. Gazteen egoera prekarioa
6. Genero diskriminazioa
7. HEH Europako azken postuetan
8. Prezioak gora
9. BPGk handitzen jarraitzen du
HILAREN PUNTAKO GAIA: Argindarraren merkatua elektriken negozioa

Sarrera

Egoeraren azterketan aztertzen ditugun hainbat adierazle, hala nola, biztanleria aktiboa, enplegua, soldatapeko langileen zifrak, langabeziaren datuak eta abar hobetu egin dira azken urteetan. Hala ere, aurtengo zifrek adierazten dute hobekuntza horiek gero eta txikiagoak direla. Gaur egungo errealitatea krisi hasierakoa baino okerragoa da; aipaturiko adierazle horiek bilakaera positiboa izan duten arren, krisi aurreko egoeratik urrun jarraitzen dugu.

Baina aipatutakoa ez da arazo larriena, bai prekarietatea bai soldata baxuak eragiten duen eros ahalmen urria dira arazorik larrienak. Soldaten datuek azken hogeita hamar urteetako Barne Produktu Gordinarekiko pisurik txikiena izan dute  2017an. Gainera, enpresarien errentak %7,1 igo ziren bitartean,lan errentek ia erdia igo zuten, %3,8. Hortaz, egoera ez da  saldu  nahi  diguten  modukoa,  aberastasunaren banaketa gero eta desberdintsuagoa da eta kapitalaren metaketa gero eta handiagoa.