Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Ekonomia suspertzen ari da?

Ekonomia suspertzen ari da?

2010/10/11
ELAren Bulego teknikoaren txostena "Egoeraren azterketa 118" argitaratu du Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak. Egoeraren azterketa honetan, besteak beste, enpleguak eta ekonomiak aurtengo lehen 6 hilabeteetan izan duten bilakaera aztertuko dugu, eta oraingo egoera ekonomiaren atzeraldiaren hasierakoarekin alderatuko dugu. Oraingoan, hileko puntako gaia errentaren banaketak 1980az gero izan duen eboluzioa da, bai eta horren zioz soldatapeko langile bakoitzak eta ekonomiaren bilakaerak jasaten dituzten ondorioak ere.

Leku guztietan ari zaizkigu esaten hazkundea berreskuratu behar dela, hazkunde zantzuak baditugula, eta ekonomiak hobera egin duela.
Baina hazkundea ez da inporta duen bakarra. Hazkundea langileok sortzen dugun aberastasunak dakar. Baina aberastasuna sortzeaz gain, guri gehien inporta zaiguna da sortzen dugun aberastasun hori nola banatzen den.
Aberastasunaren banaketari buruzko datuak eman ditu Eustat-ek EAErako. Nafarroako datuak ez ditu eguneratu INEk oraindik
2009ko EAEko datuek erakusten dute langileok sortu ditugun 100 eurotatik 50 besterik ez dizkigutela itzuli. Kapitalak 41,7 euro eraman ditu.
Kontua ez da, soilik, sortzen dugunaren erdio baino ez digutela itzultzen. Kontua da, geroz eta gutxiago ematen digutela, eta kapitalak geroz eta tarta zati handiago eskuratzen duela.

 

Irakurri Egoeraren azterketa 118

Ekonomia suspertzen ari da?