Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Abenduaren 18a, eskubiderik gabeko gizarte demokratiko bati buruz hausnartzeko data

Abenduaren 18a, eskubiderik gabeko gizarte demokratiko bati buruz hausnartzeko data

2013/01/15
2012ko abenduaren 14an, formakuntza saio batekin, ELAK langile migranteen eguna ospatu zuen. DENOK GARA LANGILE KLASEA - diskriminaziorik ez! lelopean, ELAK bere konpromisoa berretsi zuen Euskal Herriko langile klasea osatzen duen pertsona ororekin, jatorri eta kulturaren arabera desberdintasunik egin gabe. Gizarte batean pertsonek betebehar berberak izanda eskubide desberdinak izateak suposatzen duen kontraesana azpimarratu zen jardunaldian.

Diskriminazioen gaian sakontzeko asmoz Eduardo Ruiz Vieytez gonbidatu genuen, eta honoko gaietaz jardun zuen: asimilazionismoa, segregazionismoa, multikulturalismoa. Baita gizartea barruraino txertatuak ditugun zenbait ideiei buruz ere: "Gure da zuzena dena", Gurea hobea da", "Gu lehenagotik gaude hemen",.... guzti hauek berak idatzitako liburuan jasoak jada: Inmigración, diversidad e identidades culturales: ¿Problema u oportunidad?

Amaitzeko bideo bat jarri zen militanteen testigantzak jasoaz. bertan ELAk homenaldi xumea egin nahi izan dio bere jatorrizko herri eta hiriak utzi behar izanda, borrokan jarraitzea, ELAn borrokan jarraitzea erabaki dutenei.